Web
Analytics
150 lagunek eman dute izena Izarraitzko Mendi Lasterketarako - Lasterketak.eus 150 lagunek eman dute izena Izarraitzko Mendi Lasterketarako - Lasterketak.eus

150 lagunek eman dute izena Izarraitzko Mendi Lasterketarako

Igandean izango da eta egunean bertan ere egin daiteke inskripzioa. Luis Alberto Hernando, Walter Becerra eta Endika Garciak, besteak beste, 25 herritar tarte, hartuko dute parte

Igande honetan korrikalariz beteko dira Izarraitzko maldak, bertan jokatuko baita VIII. Izarraitzko Mendi lasterketa. Ikuskizuna ziurtatuta dago, izan ere, 150 parte-hartzaile izango dira irteeran. Plazatik aterako dira, goizeko 10etan.
Xoxoteko aterpera igoko dira aurrena. Handik Kakutera abiatuko dira. Ondoren, probako punturik altuenetik igaroko dira, Erlotik. Behin hau pasatuta, lasterketaren zatirik gogorrena egina izango dute. Azpeitirantz abiatuko dira korrikalariak, Madalenara hain zuzen. Handik, herriko kaleetan barrena, 500 metro bakarrik faltako zaizkie helmugarako. 3.320 metroko desnibela du probak, 21,2 kilometroan. Lau edari gune izango dituzte eta 3 jatekoak. Dutxak eta aurrez arropak gordetzeko Izarraitz frontoia egokitu dute.

Punta-puntakoak
Inskripzioa aurrez, internet bidez egin dutenen artean, mendi lasterketetan punta puntan dabiltzan korrikalariak daude. Horrela, Azpeitian izango da Luis Alberto Hernando, iazko kopako txapelduna eta aurreko asteburuan, Errusiako mendietan jokatutako igoera bertikaleko Skyrace Elbrus-en bigarren postuan sailkatu dena. Herritarrek Xoxoteko igoera bertikalean ikusteko aukera izan zuten eta podiuma egin zuen bertan, hirugarren postuan sailkatuz.
Walter Becerra, Euskal Herriko txapelduna, ere hemen izango da. Duela bi urte, azkenekoz mendi lasterketa herrian egin zenean, bera izan zen baita ere garailea.

Kirol probak ligan lehen postuan doan Endika Garciaren partaide-tza ere espero da, 150 guztira. Eta horien guztien artean, azpeitiarrak. 25 herritarrek eman dute izena. Aldapa ezagunetan proba egingo dute Jexux Zelaia, Angel Sagardogi, Carlos Paredes, Xabier eta Iñaki, Korta anaiek, Joseba Altunak, Koldo Okariz edo aurreko edizioko lehen herritarrak, Enekoitz Aizpuruk, besteak beste.

Antolatzaileek esan dutenez, «herritarren erantzuna oso ona izan da», baina badute «pena» txiki bat ere, «emakumeak animatzea falta zaigu». «Tamalez oso emakume gutxik eman dute izena proban».
Nerean Amilibiak du probako errekorra 2:26:23ko kronoarekin eta aiarra bertan izango da oraingoan ere.
Gizonezkoetan, Fernando Etxegaraik du denborarik onena (1:54:44) Izarraitzko mendi maratoian. Errekor haur gaindituz gero, 150 euroko gainsaria jasoko dute irabazleek.

Sariak
Lau lehenak saria izango dute. Irabazleak, txapela eta garaikurraz gain, 300 euro jasoko ditu. Bigarrenak, 200 euro; hirugarrenak, 100 eta laugarrenarentzat ere bada ordaina, 50 euro.

Parte hartzaile guztiei poltsa bana emango zaie opariekin eta lasterketa amaitu ondoren opari ezberdinak zozketatuko dira.
Iganderako eguraldi ona aurreikusita dago eta Lagun Mendi Bazkunako antolatzaileek ikusleak animatu nahi dituzte. «Xoxoten nahiz Erlon edo edozer bazterretan korrikalariak animatzeko giro aproposa egingo duelakoan gaude. Beraz, goiz ederra pasatzeko aukera da hori eta aldi berean, probari bizitasun pixka bat emateko ere, partaideak animatuz», adierazi dute Lagun Onaketik.

Iturria: www.diariovasco.com – ELI AIZPURU

Artxibo
Event Search