Web
Analytics
Aiako I. Mendi Lasterketa irabazi dute Hassan Ait Chaouk eta Nerea Amilibiak - Lasterketak.eus Aiako I. Mendi Lasterketa irabazi dute Hassan Ait Chaouk eta Nerea Amilibiak - Lasterketak.eus

Aiako I. Mendi Lasterketa irabazi dute Hassan Ait Chaouk eta Nerea Amilibiak

Izerdia bota eta gero, babarrun jana. Aiako Kirol Elkarteak eta herriko tabernariek egun pasa ederra antolatu zuten iganderako, Bizi Iturri Jaiaren baitan. Aiako I. Mendi Lasterketarekin eman zioten hasiera egitasmoari. Ia 140 lagun animatu ziren 8,2 kilometroko mendi ibilbidea osatzera; modalitatean eskarmentudunak nahiz hasiberriak, eta, horien artean, Zarauzko emakume korrikalarien taldea.

Proba Hassan Ait Chaou villabonarrak irabazi zuen gizonezkoetan; emakumezkoetan, berriz, etxekoa izan zen nagusi: Nerea Amilibia aiarra, alegia. Biek ala biek zailtasunik gabe jantzi zuten txapela, bigarren sailkatuari hiru minutu inguruko aldea aterata. Amilibiarekin batera, eskualdeko beste bi lagun igo ziren podiumera: Miren Casado zarauztarra bigarrena izan zen emakumezkoetan, eta Mikel Iruretagoiena aiarra hirugarrena, gizonezkoetan.

Lasterkariak 11:30ean abiatuko ziren herriko plazatik. Handik Arretaldera hartu zuten, Pagoetako gurutzera igotzeko, behe-laino artean. Gurutzea atzean utzi eta Olarteta zeharkatu ondoren, Ernio Txikira jaitsi ziren. Hortik behera, ibilbideko zatirik estuenarekin eta labaikorrenarekin egin zuten topo. Herrigunera itzuli ondoren, Auzokalte ingurua zeharkatu behar izan zuten plazan helmugaratu aurretik.

Ahaleginak merezi izan zuen, ordea. Are gehiago, indarberritzeko herriko jatetxeren batean babarrunak bere sakramentu guztiekin jaten geratu ziren parte-hartzaile guztientzat.

SAILKAPEN OSOA

GIZONEZKOAK
1. Hassan Ait Chaou 36:18
2. Igon  Manzisidor 39:13   
3. Mikel Iruretagoiena 39:47

EMAKUMEZKOAK
1. Nerea Amilibia 47:58
2. Miren Casado 50:27   
3. Leire Altube 51:45

ARGAZKIAK

 

Iturria: http://www.sasoian.info/

Artxibo
Event Search