Web
Analytics
Aimar Bouziaine eta Aitziber Ibarbia izan dira azkarrenak Usurbeko proban - Lasterketak.eus Aimar Bouziaine eta Aitziber Ibarbia izan dira azkarrenak Usurbeko proban - Lasterketak.eus

Aimar Bouziaine eta Aitziber Ibarbia izan dira azkarrenak Usurbeko proban

GOIERRIKO HITZA. Aimar Bouziane santurtziarra eta Aitziber Ibarbia zizurkiladarra izan dira azkarrenak aurtengo Usurbeko Igoeran. Igandean jokatu zuten Beasain mendiko elkarteak antolatzen duen mendi lasterketa, zortzigarren urtez, eta denera, 51 lagunek bukatu zuten proba.

Herrigunetik abiatuta, 4,7 kilometroko luzeera eta 440 metroko desnibela duen igoera egin behar zuten korrikalariek. Gizonezkoetan, Aimar Bouziane izan zen azkarrena, 21:38ko denbora eginda. Hamasei segundora sartu zen bigarren sailkatua, Zahraoui Abdelhaim, eta 31 segundora hirugarrena, Hassan Aitchaou Aitali. Goierritarrik onena Anartz Etxeberria idiazabaldarra izan zen, seigarren postuan.

 

Aimar Bouzianek denbora ona egin badu ere (21:38), ez du Usurbeko probako marka ontzea lortu. Marka hori (21:24), Juan Mari Garinek jarri zuen 2005. urtean.

Emakumezkoetan berriz, Aitziber Ibarbia izan zen azkarrena, 26:53ko denborarekin. Hamalau segundora sartu zen Elena Calvillo; hirugarren berriz, Nerea Amilibiak egin zuen, 45 segundoko aldearekin.

Mella eta Calvillo
Sari nagusiez gain, aurreneko beasaindarrei ere sari berezia ematen diete antolatzaileek. Gizonezkoetan, Alberto Mellak jaso du saria; zazpigarren bukatu zuen proba. Emakumezkoetan berriz, Elena Calvillo izan zen lehen beasaindarraren saria jaso zuen.

Sailkapen osoa ikusgai dago www.lasterketak.com webgunean.

Artxibo
Event Search