Web
Analytics
Akoako Biran Igon Manzisidor eta Uxoa Irigoien izan dira aurrenak - Lasterketak.eus Akoako Biran Igon Manzisidor eta Uxoa Irigoien izan dira aurrenak - Lasterketak.eus

Akoako Biran Igon Manzisidor eta Uxoa Irigoien izan dira aurrenak

UROLA KOSTAKO HITZA. Atzo Zestoako Akoa bailaran Akoako Bira herri lasterketaren zortzigarren proba jokatu zen. Guztira 135 lasterkarik bukatu zuten proba. Gizonezkoetan aurrena helmugaratzen Igon Manzisidor debarra izan zen, 00:29:52 denborarekin. Emakumezkoetan, berriz, Uxoa Irigoien getariarra. Irabazleen eta parte-hartzaileen artean Akoa bailaran ekoiztutako produktuak banatu zituzten antolatzaileek. Horrez gain, lasterketaren bukaeran parte-hartzaile guztiei elastiko bana eta hamaiketakoa eman zieten. Bailarako asto lasterketa ere jokatu zen.

http://urolakosta.hitza.info/2013/09/16/akoako-biran-aurrenak-igon-manzisidor-eta-uxoa-irigoien-izan-dira/

Artxibo
Event Search