“Ehunmilak” ultratrail-a eta “Goierriko 2 haundiak” proben V. edizioa uztailaren 11, 12, 13an
500 parte hartzaileentzako tokia dago proba bakoitzean
Dagoeneko 2014an ospatuko den bostgarren edizioa martxan da. Ultratrailen egutegian lortzen ari den oihartzuna kontutan hartuta, Ehunmilak probak izena emateko epea irekiko du azaroaren 7an.
Aurreko urteetan bezala, aurten ere izen ematea internet bidez bakarrik egin ahal izango da lasterketaren web ofizialean www.ehunmilak.com
2014ko Ehunmilak eta Goierriko 2 Haundiak proben berrikuntzak datozen aste eta hilabeteetan argitzen joango gara. Bitartean izena ematen hasteko garaia da. Ehunmilak-ek aurreko 4 urteetan lortu duen onespena eta gorazarrea indartzen jarraituko du oraingo honetan ere.
Bi probetan parte hartzaile kopurua mugatua izango da, 500 proba bakoitzeko. Izenemate epea 2014ko ekainaren 3an amaituko da. Honakoak dira izen emate kostuak
IZEN-EMATE DATA | Ehunmilak | G2h |
2013/11/07tik 2014/02/10ra |
130 € | 80 € |
2014/02/11tik 2014/04/01ra |
145 € | 95 € |
2014/04/02tik 2014/06/03ra |
165 € | |
Izen ematea baliogabeko bermea
Korrikalariak izena ematen duten unean, baliogabetze berme batera harpidetu ahal izango dira, horretarako pertsonako 10 euro ordainduz. Zenbateko hori izen- ematearen kostuari gehituko zaio. Berme hau, lasterketa eguna baino 30 egun lehenago arte erabili ahal izango da.
Datu esanguratsuenak
– “Ehunmilak” probak duen “zerra-hortzen” profilak, 168 km-ko ibilbideak eta 11.000 metroko desnibel positiboak, mota honetako proba gogorrenen artean jartzen du.
– Lasterketa “motzak”, “Goierriko bi Haundiak” probak, trail-en mundu honetan hasi berri direnentzako proba egokia da. 88 km-ko ibilbidea eta 6.000 metroko desnibel positiboa dituelarik.
– Mila bolondresetik gora egongo dira banatuta ibilbide osoko kontrol gune orotan.
Probak zeharkatzen dituen Gipuzkoako bost eskualdetan kokatuak, asetzeko moduko zerbitzua jaso dezaten antolakuntzatik parte hartzaile guztiek.
– Penintsulan, bi parke natural babestu zeharkatzen dituen proba bakarrenetarikoa da, Aralarko parke naturala eta Aizkorri Aratz parke naturala; gipuzkoako bi tontor adierazgarrienak zapalduz: Txindoki (1.346m) eta Aizkorri (1.528m).
Informazio gehiagorako: www.ehunmilak.com
Facebook-en www.facebook.com/ehunmilakultratrailg2h
Harremanak: [email protected]
Twiter: @ehunmilakg2