Web
Analytics
Ehunmilaken izena emateko bigarren epea apirilaren 6an amaitzen da - Lasterketak.eus Ehunmilaken izena emateko bigarren epea apirilaren 6an amaitzen da - Lasterketak.eus

Ehunmilaken izena emateko bigarren epea apirilaren 6an amaitzen da

ehunmilak - g2h - marimurumendi marathon

Ehunmilak Ultra-Trail® (ehm), goierriko 2 haundiak trail (g2h) eta marimurumendi mendi maratoian (mmm) izena emateko bigarren epearen bukaera gero eta gertuago dago. Azaroaren 3an ireki zen hiru probetan izena emateko aukera eta ekainaren 7ra arte egongo da zabalik.

Hau honela, hiru probetan izena ematerakoan deskontua lortu nahi duten parte hartzaileek, apirilaren 6a osteguna, dute horretarako azken eguna, egun horretan amaituko delako izena emateko bigarren epea.

g2h eta mmm probetako izen ematea beteta

Zortzigarren edizio honetako izen emateek hegan egin dute g2h eta mmm probetan. Horren adibide dira: goierriko 2 haundiak (88km) probako 515 dortsalak 28 ordutan bete zirela eta marimurumendi maratoiko (42km) 265 dortsalak aldiz hilabete pasatxoan. Orduz geroztik itxaron zerrenda osatzen ari da bi proba hauetan parte hartzeko.

Ehunmilak Ultra-Trail® proban taldeka parte hartzeko aukera

Honekin batera gogoratu nahi zaie parte hartzaile eta interesatu guztiei, gure proba nagusian, ehunmilak Ultra-Trail® proban (168km) oraindik ere izena emateko aukera badutela. Proba honetan korrikalariek 2 kategoria ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute: bakarkako kategorian eta taldekako kategorian. Taldekako kategoria honetan parte hartzeko 3 kidez osaturiko taldeak osatu behar dira eta talde hauek osaketa antolakuntzari ahalik eta azkarren jakinarazi behar zaio.

Informe medikua entregatzea

Hiru lasterketetako batean izen-ematea ontzat emateko, ezinbestekoa izango da korrikalariak antolakuntzak ezarritako mediku eta gaixotasun txosten esklusiboa antolakuntzari helaraztea apirilaren 6a baino lehen. Hau egin ezean izen ematea automatikoki baliogabetuko da, eta ez da izen emate kostuaren diru itzulketarik egingo.

Artxibo
Event Search