Web
Analytics
Euria, kazkabarra eta mendiari aurre egin behar izan diete bostehundik gora korrikalarik - Lasterketak.eus Euria, kazkabarra eta mendiari aurre egin behar izan diete bostehundik gora korrikalarik - Lasterketak.eus

Euria, kazkabarra eta mendiari aurre egin behar izan diete bostehundik gora korrikalarik

IRUTXULO.HITZA.INFO. Donostia-Hondarribia Talaia Bidea mendi lasterketa egin dute gaur, Groseko Katalunia plazatik abiatu eta Hondarribiako harresietan bukatu eta gero. Ia 31 kilometroko ibilbide aldapatsua bete behar izan dute bildutako bostehundik gora korrikalariek, kazkabarra eta euripean. Ulia eta Jaizkibel barrena ibili dira, paraje ederretatik, eta Pasai San Pedrotik Pasai Donibanera igarotzeko ontzia hartu behar izan dute; hori bai, itsas zeharkaldi labur horretan erabilitako denbora ez dute kontutan hartu epaileek helmugan, txip bidezko sistemari esker.

DONOSTIA-HONDARRIBIA TALAIA BIDEA

http://irutxulo.hitza.info/2014/03/23/euria-kazkabarra-eta-mendiari-aurre-egin-behar-izan-diete-bostehundik-gora-korrikalarik/

Artxibo
Event Search