Web
Analytics
Gabez Takarraran: Zapaturako ez nituzke tako handiko zapatilak aukeratuko - Lasterketak.eus Gabez Takarraran: Zapaturako ez nituzke tako handiko zapatilak aukeratuko - Lasterketak.eus

Gabez Takarraran: Zapaturako ez nituzke tako handiko zapatilak aukeratuko

GOIENA.NET. Zapatuan ez da ilargi betea izango. Horrek aparteko argitasuna emango lioke Gabez Takarraran lasterketari (Eskoriatzako plaza, 23:00ak) baina aurreko edizioetan ere ilargiaren alde beteenak ez du bat egin lasterketa egunarekin, eta hala ere, hitzordu arrakastatsuak izan dira: "Gainera, orain arte egin duen eguraldia kontutan hartuta, ezin gaitezke kexatu", diosku antolatzaile lanetan dabilen Iñaki Uribe-etxebarria eskoriatzarrak.

Zapaturako eguraldi iragarpena ez da txarra. Mendian lokatz handia dagoen galdetuta: "Pentsatu baino gutxiago dago, gurea lasterketa azkarra da, eta nik ez nituzke tako handiko zapatilak aukeratuko. Tarte motz batzuetan lokatza dago, baina buruhauste handiagoa izan dugu neguan eroritako enborrak ibilbidetik kentzen".

Egunean bertan eman daiteke izena

Antolatzaileek gogorarazi dute egunean bertan izena eman daitekeela, nahiz eta dagoeneko badakiten gutxienez 100 lagun batuko direla irteera puntuan. "19:30ean korrikalariei pasta emango diegu afaltzeko, hori da nobedadeetako bat. Ondoren, 21:00etan batzarra egingo dugu korrikalariekin, xehetasunak azaltzeko, eta 22:50ean gazteen lasterketa hasiko da". Hamar minutu geroago, ostera, nagusiak irtengo dira. 

Hain zuzen, hori da beste nobedadeetako bat, 16-18 urte bitarteko korrikalariendako kategoria berezitu bat izango dela. Eta, ezin aipatu gabe utzi lasterketa hasi aurretik Jesus Eskibel atleta beteranoari egingo dioten omenaldia.

http://goiena.net/albisteak/ez-nituzke-tako-handiko-zapatilak-aukeratuko/

Artxibo
Event Search