Web
Analytics
Getaria: 200 korrikalari San Silbestre karreran - Lasterketak.eus Getaria: 200 korrikalari San Silbestre karreran - Lasterketak.eus

Getaria: 200 korrikalari San Silbestre karreran

DIARIOVASCO.COM. 2013ari agurra emateko X. San Silbestre lasterketan getariar ugari elkartu ziren joan den astearte eguerdian herriko kaleak zeharkatuz ikusle askoren animoak entzuten zituzten bitartean. Denera 200 korrikalari inguruk parte hartu zuten antolatutako bost probetan. Denak merezi dute gure txaloa baino helmugan lehenak zeintzuk izan ziren gogoratuko dugu.

Benjamin aurreko mutiletan lehena Julen Aristi, bigarren Unai Txamizo eta hirugarren Ekaitz Rada. Nesketan Maialen Txueka, Izaro Hernández eta Ane Aranez. Benjamin mutiletan, Unai Mujika, Ekhi Arostegi eta Xabier Larrañaga izan ziren 3 lehenak eta nesketan Maren Gonzalez, Sara Etxegoien eta Olaia Txueka. Alebinetan, Manex Aristi, Aimar Arregi eta Liber Pérez mutiletan eta June Eizagirre, Ane Erraskin eta Leire Castillo nesketan. Infantil-kadete mutiletan Urko Gurrutxaga garaile eta nesketan Miren Campos eta Alaine Otamendi. Helduetan lehen mutila Andoni Agirre eta lehen getariarra Gorka González. Nesketan bi sariak Uxoa Irigoienentzat.

http://www.diariovasco.com/v/20140103/costa-urola/korrikalari-silbestre-karreran-20140103.html

Artxibo
Event Search