Web
Analytics
Ibilbide berria dakar berarekin III. Arno Trail Sprint Race lasterketak - Lasterketak.eus Ibilbide berria dakar berarekin III. Arno Trail Sprint Race lasterketak - Lasterketak.eus

Ibilbide berria dakar berarekin III. Arno Trail Sprint Race lasterketak

MUTRIKUKO UDALA. Irailaren 9an, begirada guztiak Kalbaixo gainera zuzenduko dira. Izan ere, Arno Trail Sprint Race mendi lasterketa aterako da bertatik 11:00etan. Arno mendira igoera interesgarria da lasterketa honek proposatzen duena.
Ibilbideak, guztira, 7,56 kilometro ditu. "Parte hartzaileek Arnora igo beharko dute, iaz bezala. Baina aurten ibilbidea aldatu egin dugu, eta paraje ederretatik pasako direla ziurtatzen dugu", azaldu dute antolatzaileek.

 

Iaz 40 lagun inguruk parte hartu zuten, baina aurten jende gehiago espero dute. Izena eman nahi dutenek herrikrosa.com webgunean egin dezakete; bestela, egunean bertan ere, 09:30etik aurrera, egongo da horretarako aukera. Federatuek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta federatu gabeek , 2 euro gehiago.

Lasterketako araudia Kalbaixoko kofradiak facebook-ean duen profilean kontsulta daiteke. Sariak, berriz ondokoak dira: lehenengoak 100 euro eta txapela eskuratuko ditu; bigarrenak, 80 euro; hirugarrenak 40 eta laugarrenak txakolin kit-a. Emakumezkoentzat zein gizonezkoentzat sariak berdinak izango dira.
Laugarren sailkatuak ez ezik, lehen beteranoak, lehen mutrikuarrak eta lehen auzotarrak ere txakolin kit-a eskuratuko dute. "Partaideen artean ere hainbat opari zozketatuko ditugu".

Informazio gehiagorako aurrez aipatutako sare sozialeko profila kontsulta daiteke edota [email protected] idatzi.

Artxibo
Event Search