Web
Analytics
III. Txindoki Bertikalean izena emateko epea zabalik dago - Lasterketak.eus III. Txindoki Bertikalean izena emateko epea zabalik dago - Lasterketak.eus

III. Txindoki Bertikalean izena emateko epea zabalik dago

III. Txindoki Bertikala mendiko lasterketa ekainaren 17an, igandean izango da. Euskal Zirkuituaren barruan sartu dute mendi lasterketa, eta puntuagarria izango da. Hilaren 10a bitartean izena emateko epea zabalik dago.

10:00etan Larraitzeko langatik abiatuko dira mendi lasterkariak, eta Txindokiko tontorraren arteko desnibela gainditu beharko dute. 3,8 kilometroko distantzia egiteko banan bana aterako dira parte hartzaile guztiak. Iazko arrakasta ikusita, aurtengoan ere erantzun ona espero dute antolatzaileek.

Informazio gehiago lortzeko edota mendi lasterketan izena emateko, txindoki-bertikala.blogspot.com helbidean sartuta egin daiteke.

Iturria: http://alegialdea.hitza.info

Artxibo
Event Search