Web
Analytics
Ilarak sortu dituzte Hiru Hondartzetako Krossean arituko diren korrikalariek - Lasterketak.eus Ilarak sortu dituzte Hiru Hondartzetako Krossean arituko diren korrikalariek - Lasterketak.eus

Ilarak sortu dituzte Hiru Hondartzetako Krossean arituko diren korrikalariek

IRUTXULOKO HITZA. Behobia-Donostia herri lasterketa gerturatzen den neurrian, hainbat lasterketa antolatu ohi dituzte prestaketa moduan. Hiru Hondartzetako Krossa horietako bat da, eta aurten bere 24. ekitaldia beteko du. Bihar izango da lasterketa, 11:00etan, Ondarretatik abiatuta. Hiru milatik gora korrikalari espero dira, eta horietako askok larunbata baliatu dute dortsala jasotzeko. Miramar jauregian ilarak sortu dituzte. Izan ere, 10:00etatik 13:00ak arte egon dira dortsalak ematen. Arratsaldean, 16:00etatik 20:00ak arte egongo dira.

Biharko lasterketak 10 kilometroko ibilbidea izango du. Ondarretan izango du irteera eta helmuga, eta Sagueseraino joango dira korrikalariak, Kontxako hondartza ondotik pasa eta gero. Jakintza Atletismo Klubak antolatutako proba da.

http://irutxulo.hitza.info/2013/10/12/ilara-luzeak-sortu-dituzte-hiru-hondartzetako-krossean-arituko-diren-korrikalariek/

Artxibo
Event Search