Web
Analytics
Internet bidez eman behar da izena Josetxo Imazen - Lasterketak.eus Internet bidez eman behar da izena Josetxo Imazen - Lasterketak.eus

Internet bidez eman behar da izena Josetxo Imazen

GOIERRIKO HITZA. Goierriko atletismo proba herrikoienean, Josetxo Imazen oroimenekoan, Internet bidez soilik eman ahalko da aurten izena. Orain arteko 11 ekitaldietan –aurten hamabigarrena da– hainbat kirol denda eta kiroldegitan ere izena emateko aukera zegoen, baina aurten ez da halakorik egongo. Txindoki atletismo taldeko kideek deialdi berezia egin nahi diete proban parte hartzeko asmoa dutenei, izena www.kirolprobak.com webgunearen bidez eman dezaten.

Uztailaren 23az dago zabalik proban izena emateko epea, eta hilaren 29an, proba egunaren bezperan (hilaren 30ean da), itxiko da. Aurrez txip horia dutenek 10 euro ordainduko beharko dute lasterketan parte hartzeko, eta ez dutenek 12. Egunean bertan estadioan eman ahalko da izena –txipa dutenek 15 euro eta ez dutenek 18–, baldin eta aurrez izena emandakoak 1.150 korrikalari baino gehiago ez badira. Gehienera ere 1.200 lasterkari onartuko dituzte antolatzaileek –iaz 969 izan ziren–. Probari buruzko argibideak www.txindokiat.com helbidean, edo 676 73 50 73 eta 685 75 59 46 zenbakietan lor daitezke.

Altamirara bueltan
Iaz, aurreneko aldiz, Lazkaon hasi eta bukatu zen Josetxo Imaz Oroimenekoa, baina aurten ohiko lekura itzuliko da, Ordiziako Altamirara estadiora. Lasterkariek 10 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, Ordizia, Beasain eta Lazkaoko kaleetan barrena. Helduen proba 11:00etan abiatuko da, eta lehen sailkatua ordu erdi baten bueltan ailegatuko da Altamirako helmugara. Iazko irabazleak, Gontzal Sanzek, 30 minutu eta 30 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko.

Nagusien proba baino ordubete lehenago, 10:00etan, Goierriko eskola umeek haientzat egokitutako ibilbide batean egin beharko dute korrika Altamira inguruan, eta 10:55ean patinatzaileak irtengo dira. Lasterketako parte hartzaile guztiek Goieki garapen agentziak eskainitako elastiko tekniko bat jasoko dute opari.

Artxibo
Event Search