Web
Analytics
Javi Perez eta Aitor Etxeberria izan dira asteburuko korrikalari azkarrenak - Lasterketak.eus Javi Perez eta Aitor Etxeberria izan dira asteburuko korrikalari azkarrenak - Lasterketak.eus

Javi Perez eta Aitor Etxeberria izan dira asteburuko korrikalari azkarrenak

IRUTXULOKO HITZA. Urgulleko Igoera irabazi du irundarrak eta Jolastokietako lasterketa igeldotarrak.

Bi lasterketa jokatu dira asteburuan hirian; biak larunbatean, Urgulleko Igoera goizean, eta Jolastokietako lasterketa arratsaldean. Javi Perez irundarra izan zen azkarrena Urgull mendian gora, 12 minutu eta 44 segundoko denborarekin; Aitor Etxeberria igeltotarra, berriz, Jolastokietako txapelduna izan zen, 14 minutu eta 7 segundoko denborarekin .

Urgulleko Igoeran 32 lagunek parte hartu zuten. Hala, Javi Perezen atzetik, Ion Arzubialde izan zen bigarren sailkatua, eta Jon Azpiazu hirugarrena. Emakume bakarrak parte hartu zuen Urgulleko proban, Parte Zaharreko Nora Gonzalezek, eta  21 minutu eta 18 segundoko tartean osatu zuen ibilbidea.

Altzan, Jolastokietako XXVII. Lasterketan, 41 lagun lehiatu ziren, eta Aitor Etxeberriaren atzetik, Victor Madejon eta Jabi Moreno sailkatu ziren. Emakumezkoetan, Naiara Casi larratxotarra izan zen txapelduna (17:28), iaz bezalaxe.

Korrika egiteko gogoz geratu denak larunbat honetan beste aukera bat izango du. Izan ere, Egiako Porrontxo jaien barnean, 6’6 kilometroko herri lasterketa egongo da jokoan. Parte hartu nahi duenak Herrikrossa.com webgunean eman dezake izena, baita Laister eta U-51 kirol dendetan ere.

http://irutxulo.hitza.info/2013/09/09/javi-perez-eta-aitor-etxeberria-izan-dira-asteburuko-korrikalari-azkarrenak/

Artxibo
Event Search