Web
Analytics
Jose Javier Cuadradok eta Izaro Rubiok irabazi dute Legorretako herri krossa - Lasterketak.eus Jose Javier Cuadradok eta Izaro Rubiok irabazi dute Legorretako herri krossa - Lasterketak.eus

Jose Javier Cuadradok eta Izaro Rubiok irabazi dute Legorretako herri krossa

Corpus Christi Herri Krossaren 34. aldia ospatu da gaur goizean Legorretan. Bi mailatan jokatu da lasterketa, haurren mailan eta helduenean. Helduen lasterketan 171 korrikalarik hartu dute parte aurtengo lasterketan, 147 gizonezkok eta 24 emakumezkok. Jose Javier Cuadrado izan da irabazlea aurten gizonezkoetan 24 minutu eta 25 segundoko denbora eginda. Emakumezkoetan aldiz, Izaro Rubio izan da garaile 29 minutu eta segundo bateko denborarekin.

Errekorrik ez da hatsi aurten, momentuz, gizonezkoetan Hossain Kaanache oriotarrak dauka marka, iaz ipinia: 23minutu eta 29segundo. Emakumeetan, aldiz, 2010ean ezarri zuen Ainhoa Sanz urretxuarrak, 27 minutu eta 26 segundotan.

11:30ean eman zaio hasiera helduen lasterketari Legorretako plazan eta 7,5 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute korrikalariek, herriguneko zirkuituari hiru itzuli egitea izan da egin beharreko lana.

Aurretik jokatu da haurren mailakoa. 10:30ean hasi dira korrika lasterkariak. Kimuen, haurren eta kadeteen mailan banatu dira sariak haurren mailan. Horrela gelditu da sailkapen orokorra:

Kimuetan: Urko Garmendia.
Haurretan: Adrian Pajares eta June Alustiza
Kadeteetan: Mikel Felipe

Ekimena Legorretarako Udalak eta Bilkoin elkarteak antolatzen dute urtero. Behin proba amaituta hamaiketakoa egin dute guztiek pilotalekuan. Hainbat sariren zozketa ere egin dute bertan, festa giroan. Baina Corpus Christi eguneko ospakizunak ez dira horrekin amaituko gau Legorretan. 18:00etan ardo dastatze txapelketa egingo dute plazan eta 18:30ean zahagi ardoa izango da bertaratzen direnentzat. 19:30ean afari-merienda antolatuta dute leku berean eta afalondorena girotzeko Burrunbazale txarangarekin kalejira-dantzaldia izango dute.

 

ARGAZKIAK: http://www.lasterketak.com/legorretako-herri-krossa-2012

Iturria: http://goierriekialdea.hitza.info

Artxibo
Event Search