Web
Analytics
Mozorro lehiaketa egingo dute bosgarren Sudur Krosean - Lasterketak.eus Mozorro lehiaketa egingo dute bosgarren Sudur Krosean - Lasterketak.eus

Mozorro lehiaketa egingo dute bosgarren Sudur Krosean

IRUTXULO.HITZA.INFO. Apirilaren 5ean egingo dute lasterketa; martxoan irekiko dute izena emateko epea.

Sudur Krosak bost urte beteko ditu aurten, eta urtemuga ospatzeko hainbat berritasun prestatu dituzte antolatzaileek. Batetik, mozorro lehiaketa egingo dute, eta mozorrorik onena janzten duen korrikalariak garaikur bat jasoko du. Beste berrikuntzetako bat: sailkapen orokorreko lehen gizon eta emakume beterano kategorikoek garaikurra jasoko dute. Eta hirugarren berritasuna: Sudur izerditsuen emakume korrikalariak komunitatea sortu dute sare sozialetan. Sudur Krosa parekidetasun eta berdintasunaren alde lan egiten duen lasterketa da, eta beti garrantzi handia eman diote emakumeek lasterketa herrikoietan egiten duten paper garrantzitsuari, geroz eta gehiago ari bait dira honelako probetan parte hartzen. Komunitate honen helburua Lilatoian korrika egiten duten emakumeek Sudur Krosean ere parte hartzea da. Lilatoia martxoaren 9an izango da, eta proba honen ondoren ere korrika egitera animatu nahi dituzte.

Sudur Krosa apirilaren 5ean egingo dute Egiako parkean. Aurten ere, iaz bezala, sudurzale txikientzako lasterketa prestatuko dute, lehiarik ez duen Sudur Txiki lasterketatxoan. Lasterketa honen helburua, haurrak eta kirola lotzea da. Haurrek opariak jasoko dituzte parte hartzeagatik. Ondoren helduek egingo dute korrika, 6 kilometroko ohiko ibilbidea osatuz.
Lasterketan izena emateko epea martxoaren hasieran irekiko dute.

http://irutxulo.hitza.info/2014/01/07/mozorro-lehiaketa-egingo-dute-bosgarren-sudur-krosean/

Artxibo
Event Search