Web
Analytics
Nahia Quincoces eta Oier Ariznabarreta, Mutrikuko Arno Trail Sprint Race mendi lasterketaren irabazle - Lasterketak.eus Nahia Quincoces eta Oier Ariznabarreta, Mutrikuko Arno Trail Sprint Race mendi lasterketaren irabazle - Lasterketak.eus

Nahia Quincoces eta Oier Ariznabarreta, Mutrikuko Arno Trail Sprint Race mendi lasterketaren irabazle

HITZA. Mendexarrak 51.08ko denbora behar izan zuen 7,56 kilometroko ibilbidea egiteko. Bigarren sailkatua Maialen Sebastian izan zen (58.41); brontzea PIlar Arriola elgoibartarrak eskuratu zuen (1.03.38). Lehenengo mutrikuar neska Amaia Elosegi Azpiazu izan zen: 1.09.37an sartu da helmugara.

Oier Ariznabarreta durangarra izan zen helmugan sartzen lehen gizonezkoa, 40.01eko denborarekin. Igon Manzisidor debarrak irabazi zuen zilarra (41.19) eta Iñigo Iarizek brontzea (41.44). Lehen mutrikuar mutila Iñigo Agirre izan zen, eta lehenengo auzotarra Xabier Astigarraga. Hurrenez hurren, 42.22 eta 47.16ko denbora behar izan zuten ibilbidea osatzeko.

62 parte hartzaile aritu ziren zein baino zein, lasterketan, eta Kalbaixoko Kofradiako kideak oso pozik agertu dira bai kopuruarekin, bai lasterketaren joan-etorriarekin. Bukaeran, zozketa eder bat egon zen, eta opariak guztientzat.

http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2013/09/09/nahia-quincoces-eta-oier-ariznabarreta-mutrikuko-arno-trail-sprint-race-mendi-lasterketaren-irabazle/

Artxibo
Event Search