Web
Analytics
Oiartzungo II. Txakurkrosean Pedro Etxeberria izan da onena - Lasterketak.eus Oiartzungo II. Txakurkrosean Pedro Etxeberria izan da onena - Lasterketak.eus

Oiartzungo II. Txakurkrosean Pedro Etxeberria izan da onena

HITZA. Igandean jokatu zuten Oiartzungo II. Txakurkrosa eta 70 parte hartzaileen artean Pedro Etxeberria zumaiarra izan zen azkarrena bere Yukon txakurrarekin batera. 0:16:38ko denbora behar izan zuen proba egiteko. Gipuzkoako Ligaren barruko kanporaketa izan da Oiartzungoa, sei kilometro eta erdikoa.

 

Eskualdeko lehena Juan Mari Lujanbio sanjuandarra izan zen Txopo txakurrarekin batera. 0:18:56ko denboran bukatu zuten lasterketa.

4 eta 12 urte bitarteko haurrek ere parte hartzeko aukera izan zuten atzo Txakurkros txikian.

Erakusketa
Taldearen historia eta orain arteko kirol emaitzak ezagutarazteko, argazki erakusketa bat antolatu dute. Errenteriako Galtzarabordako Udal Kiroldegiaren sarreran jarri dute, «gure kirol hau herriari gerturatzeko asmoz».

Hilaren 30era arte ikus daiteke erakusketa kiroldegia zabalik dagoen bitartean.

Artxibo
Event Search