Web
Analytics
Orain arteko Zuzenien edizio ikusgarrienetakoa bihar, Xoxoteko maldetan - Lasterketak.eus Orain arteko Zuzenien edizio ikusgarrienetakoa bihar, Xoxoteko maldetan - Lasterketak.eus

Orain arteko Zuzenien edizio ikusgarrienetakoa bihar, Xoxoteko maldetan

DIARIO VASCO. Elurra izango da igoera bertikalaren protagonistetako bat. Zuzenien probaren bosgarren edizioa 10etan hasiko da eta 140 parte-hartzailek emana dute izena.

Inoiz baino dotoreagoa ageri da Izarraitz mendikatea egunotan. Guztiz elurtuta dago eta aldian behin, zeru urdina izan den egunetan are eta dotoreagoa azaldu da. Biharko ere, horrelako giroa dago aurrikusita eta goian elur dezente badago ere, Lagun Onak Mendi Bazkunako kideek ez dute zalantzarik egin, Zuzenien Igoera Bertikala ospatuko da. «Azken egunotan kalean ez ote den jokatuko eta horrelakoak entzun ditugu baina ez dugu horren zalantzarik izan. Proba antolatuta dago eta aurrez esandako egunean ospatuko da», diote antolatzaileek.

Beraz, zalantzarik gabe, orain arte egin diren edizioetako probarik ikusgarrienetakoa izango da, agian azkarrena izango ez bada ere. Hori dela eta, eta eguraldiaren prebisioek aurreratzen duten giro ederra medio, Lagun Onak Mendi Bazkunako antolatzaileek herritarrak eta ingurukoak animatu nahi dituzte igoera ikustera. «Elurrak are eta gehiago gogortuko du ibilaldia eta bidean animatzen jendea egonez gero, askoz hobe».
Irteera banaka

Bihar, 10:00etan abiatuko da Ezkerretegitik, V. Zuzenien Igoera Bertikala mendi lasterketa. Erlojupeko proba da eta banaka emango zaie irteera partehartzaileei. Dagoeneko internet bidez izena emateko epea itxita dago baina bihar bertan eskainiko du horretarako aukera Lagun Onak Mendi Bazkunak azken momentuan parte hartzea erabakitzen dutenentzat, herriko plazan.
140 parte-hartzailek izena emana dute eta aipatzekoa da zerrendan agertzen den korrikalarien maila. Esaterako, bertan izango dira estrai-neko edizioko irabazle Julen Aranguena edo iazko garaile Ionut Zinca, besteak beste. Herritarren partaidetza ere nabarmentzekoa da eta emakumeen artean, Nerea Amilibia aiarra edo Jone Urkizu herritarra irteera puntuan izango dira.
Irabazleak 300 euroko saria jasoko du, bai gizonezko eta baita emakuzkoen mailan. Bigarrenek, 200 euro; 100, hirugarrenek eta laugarren sailkatuentzat ere, 50na euro izango dira.

Junior mailako edo helduen arteko lehen sailkatuak ere saria izango du eta errekorra hautsiz gero, 500 euroko saria dute Lagun Onakekoek bai emakumezkoen edo gizonezkoen mailan.

Artxibo
Event Search