Web
Analytics
Pasaiako IV. Mendi Lasterketa, hilaren 28an - Lasterketak.eus Pasaiako IV. Mendi Lasterketa, hilaren 28an - Lasterketak.eus

Pasaiako IV. Mendi Lasterketa, hilaren 28an

Trintxerpe Atletiko Klubak Pasai San Pedroko mendi-lasterketa antolatu du hilaren  28rako (larunbata). San Pedroko udal pilotalekutik irtengo da lasterketa, eta 16 urte beteta dituzten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute.

13,5 kilometroko lasterketa izango da, % 85 menditik eta gainerakoa asfaltotik eta zementuzko pistetatik. Zailtasun gutxikoa edo ertainekoa da, edozeinek parte hartu ahal izan dezan. Gainera, irteera itsasoaren mailan dago, eta kotarik garaiena 190 m-koa da. Helmuga San Pedroko pilotalekuan egongo da, irteera bezala.

Irteera ematen denetik 2 ordura itxiko da helmugako kontrola. Denbora hori gainditzen duten parte-hartzaileak kontroletik kanpo iritsiko dira.

Izena emateko bi aukera daude: irteera-lerroan, Pasai San Pedroko pilotalekuan lasterketa egunean bertan, 15:30etik 16:30era, 13 €-ren truke; herrikrossa.com web orrian 10 € ordainduta; eta Donostiako Urbieta kaleko U51 eta Elkano kaleko Laister kirol dendetan, 10 €-tan.

Parte hartzaileek dortsalak paparrean jarri beharko dituzte, ondo ikusteko moduan. Dutxa eta aldagela zerbitzua izango da San Pedroko udal gimnasioan eta Trintxerpe Atletiko Klubaren instalazioetan. Atleta guztiek opari bana jasoko dute parte hartzeagatik, eta kirol materiala zozketatuko da proba amaitzen duten atleta guztien artean.

Garaikurra emango zaie sailkapen orokorreko lehenengo bostei (emakume nahiz gizon), klubeko lehenengo atletari, proba bukatzen duen atleta beteranoenari eta lasterketa ixten duen atletari. Atleta gazteenei ere saria emango zaie, bai gizonezko gazteenari eta bai emakumezko gazteenari.

Iturria: http://pasaia.hitza.info

Artxibo
Event Search