Web
Analytics
Santio Krosa herrikoia hilaren 29ean izango da, Zunbeltz elkarteak antolatuta - Lasterketak.eus Santio Krosa herrikoia hilaren 29ean izango da, Zunbeltz elkarteak antolatuta - Lasterketak.eus

Santio Krosa herrikoia hilaren 29ean izango da, Zunbeltz elkarteak antolatuta

DIARIO VASCO. Zunbeltz elkarteak antolatuta eta Udalak babestuta, aurten ere santiotan krosa herrikoia antolatu da. XXXII edizioa izango du Santio Krosak eta uztailaren 29an, igandean, egingo da. Irteera elkarte parean izango da.

Izen ematea Zunbeltz elkartean egun berean eta www.herrikrossa.com web gunean. Kategoriak eta irteera orduak hauek izango dira: Benjaminak (8-9 urte), 11:00etan aterako dira eta Zunbeltz inguruko ibilbidean gehienez (buelta txiki bat). Alebinek (10-11 urte) ere 11:15ean aterako dira eta Zunbeltz inguruko ibilbidean gehienez (bi buelta txiki bat). Infantilak (12-13 urte) 11:30ean dute hitzordua eta ibilbide nagusiari, 2,5 kilometrotakoa, bira bat eman beharko diote.

Kadeteek (14-15 urte) ere 11:30ean dute irteera eta ibilbide nagusiari, 2,5 kilometrotakoa, bira bat eman behar diote. Jubenilak (16-17 urte) 11:30ean dute hitzordua eta ibilbide nagusiari, 5 kilometrotakoa, bi bira eman beharko diote. Seniorrak eta beteranoak (35 urtetik gora) 11:30ean aterako dira eta hiru bira (7,5 kilometro) emango dizkiote ibilbide nagusiari.

Kategoria bakoitzeko lehenengo gizonezko eta emakumezkoari trofeoa; eta proba nagusian berriz, bigarren gizonezko eta emakumezkoak baita herriko lehenengo gizonezko eta emakumezkoari ere. Lasterketa, Zunbeltzeko eta Urkamendiko kide eta laguntzaileek kontrolatuko dute epaile gisa.

Antolatzaileek partehartzaileei lasterketa baino lehen azterketa medikoa egitea gomendatzen die, kirol-ekintzaren arriskua norberaren gain baitago. Bestetik, lasterketak iraun bitartean (ordubete gutxi gorabehera), kaleak auto, kamioi zein autobusentzat guztiz itxita egongo dira.

Artxibo
Event Search