Web
Analytics
Zabalik da San Markoko igoerarako izena emateko epea - Lasterketak.eus Zabalik da San Markoko igoerarako izena emateko epea - Lasterketak.eus

Zabalik da San Markoko igoerarako izena emateko epea

EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatzen duen XVI. San Markoko Igoeran, Javier Garcia Larrañaga Memorialean, izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Izena lasterketa egunean bertan, hilaren 29an, eman ahal izango dute parte hartu nahi dutenek, 09:00etatik 10:00ak arte, udaletxeko arkupeetan jarriko duten postuan, eta baita aldez aurretik ere. Aurretik ematea aukeratzen duten kirolalariek EATen webgunean sartu edo udal kirol instalazioetara jo dezakete.

 

Hain zuzen, aurretik izena ematen dutenek lasterketa modu egokian prestatzeko entrenamendua egiteko aukera izango dute kirol instalazioetako teknikoekin, eta aldi berean, aholkuak ere emango dizkiete korrikalariei lasterketari begira. Bestalde, kamiseta jasoko dute opari.

Hilaren 27a baino lehen izena ematen duten korrikalariek 8 euro ordaindu beharko dituzte lasterketan parte hartzeagatik. Lasterketaren egunean bertan izena ematen dutenek, berriz, 10 euro.

Lasterketa Herriko Plazatik abiatuko da 10:30ean, eta zementu pista eta asfalto gainean 5.500 metro egin ostean amaituko da, San Markon.

Mailei dagokienean, bost bereizi dituzte antolatzaileek: Gazteena (1992-1994 urteak); Gizon Seniorrena (1973-1991); Emakume Seniorrena (1978-1991); Gizon Beteranoena (1972); eta Emakume Beteranoena (1977). Sari banaketa, lasterketaren ostean egingo dute San Markon bertan, eta antolatzaileek zehaztu dutenez, emakume eta gizonen Senior, Gazte eta Beteranoen mailetako lehenengo hirurek garaikurra jasoko dute. Sailkatzen diren EATko lehenengo gizon eta emakumeak ere izango dute saria.

Iturria: http://errenteria.hitza.info

Artxibo
Event Search