Web
Analytics
2014ko EH mendi erronkan izena emateko epea zabalik - Lasterketak.eus 2014ko EH mendi erronkan izena emateko epea zabalik - Lasterketak.eus

2014ko EH mendi erronkan izena emateko epea zabalik

EH_MENDI_ERRONAK.jpg

eh mendi erronkaDIARIOVASCO.COM. Dagoeneko 200 bat lagun badira izena eman dutenak 2014ko Euskal Herria mendi erronkan. Aurtengoan, Leitzako plazatik atera eta bertara bueltatuko den mendi lasterketa maiatzaren 31n izango da. Goizeko 8:00etan hasiko da eta ibilbidea: LeitzA-Guratz-Gorriti-Arribe-Gaintza-Irumugarrieta-Albi- Artxueta-Lekunberri-Etxarri-Ireber-Kornieta-Leitza izango da.
Denetara 65kilometroko ibilbidea egin beharko dituzte mendi lasterketako partaideak eta 3.500 metro gora izango ditu.

Gehienez, 700 parte-hartzaile izango dira aurtengoan, eta izen-emate ordena zorrotz jarraituko da. Internetez, www.kirolprobak.com orriaren bidez egingo da maiatzaren 12ra. Federatuek 50 euro ordaindu beharko dituzte, eta federatu gabeek 55euro. Ordainketak, proban parte hartzeko eskubidea eta erantzukizun zibil eta istripu aseguroak edukitzeko eskubidea ematen du, eta, halaber, parte-hartzaileentzat jarritako kirol instalazioak erabili, korrikalariaren poltsa, finisher kamiseta eta proba amaierako otordua hartzeko ere bai. Edozein zalantza antolatzaileen 605731991 telefono zenbaki honetan edo [email protected] helbide elektronikoan luza daiteke.

Dortsalen banaketa Leitzako plazan egingo da, maiatzaren 30ean, ostirala, 17:00etatik 19:30etara, eta probaren egun berean, 06:00etatik 07:00etara, leku berean.

Egunean, hainbat txapelketa antolatu dira: Banakako EHME txapelketa; KM Bertikala EHME txapelketa; Klub mailako EHME txapelketa; Euskal Herriko banakako txapelketa; Klub mailako euskal herriko txapelketa eta bertako EHME txapelketa.

http://www.diariovasco.com/v/20140114/tolosa-goierri/2014ko-mendi-erronkan-izena-20140114.html

Artxibo
Event Search