Web
Analytics
Aiako Mendi Lasterketa: Lasterketako ibilbidea zertxobait aldatu dugu - Lasterketak.eus Aiako Mendi Lasterketa: Lasterketako ibilbidea zertxobait aldatu dugu - Lasterketak.eus

Aiako Mendi Lasterketa: Lasterketako ibilbidea zertxobait aldatu dugu

HITZA – UROLA KOSTA. Juan Mari Aldaiek (Aia, 1969) buru-belarri dihardu lanean, Aiako II. Mendi Lasterketa prestatzen. Izan ere, auten probak iaz izan zuen harrera ona errepikatzea nahi du aiarrak.

Iaz lehen aldiz antolatu zenuten Aiako Mendi Lasterketa. Zer moduzko harrera izan zuen orduan mendiko lasterketak?
Oso ona. Pasa den urtean gehienezko parte-hartzaile kopurua ezarri genuen, 150 lagun lehia zitekeen gehienez lasterketan, eta bete egin zen zerrenda. Azken momentuan izena emandako guztiak ez ziren etorri, baina lehen aldia izateko erantzun polita izan zuela iruditu zitzaigun.

Aurtengoan jende gehiago hurbiltzea nahi al duzue?
Hori da gure asmoa. Horregatik, gehienezko parte-hartzaile kopurua 200 lagunekoa izatea erabaki dugu. Ibilbidea ere zertxobait aldatu dugu, baina Pagoeta inguruan izaten jarraituko du, beti ere. Lasterketaren lehen zatia iazkoa baino zailtxeagoa izango da, dena den.

Mendi lasterkari hasi berrientzat egokia al da?
Baietz uste dugu. Inoiz mendian ibili ez denari gogorra egingo zaio, baina entrenatzen aritu direnak mendi lasterketetan hasteko aukera aproposa dela uste dugu. Paisaiaz gozatuz eta kirola eginez ondo pasatzea da helburua, irabaztea bigarren mailan geratzen da horrelakoetan.

Artxibo
Event Search