Web
Analytics
Baxurde Krosa laterketaren 5. edizioa , irailaren 16an - Lasterketak.eus Baxurde Krosa laterketaren 5. edizioa , irailaren 16an - Lasterketak.eus

Baxurde Krosa laterketaren 5. edizioa , irailaren 16an

DIARIO VASCO. Aurtengo edizio honetan abiapuntua eta helmuga Oiardo kiroldegi aurrean izango dira.

Irailaren 16an Herri Krosa izango da Usurbilen. Duela 4 urte hasitako bideari jarraituz azken urteetan harrera ona izaten duten kirol ekimen horietako bat izango da igandean herrian, V. Baxurde Krosa ospatuko baita herriko kaleetan zehar. Baxurde Txiki Triatloi Taldeak laugarren aldiz antolatu du lasterketa hau eta lasterkariek 10,75 kilometroko ibilbideari aurre egin beharko diete igandean goizeko 11.00etan hasiko den kirol proban.

Aurtengo nobedade nagusienetakoa hasiera eta helmuga puntuak izango dira. Orain arte pilotaleku atzean ekin izan diote ibilbideari, Zumetaren muralaren aurrean eta Mikel Laboaren omenezko eskulturaren parean hain zuzen ere eta helmuga ere leku berean izan da aurreko 4 edizioetan, baina aurtengoan Oiardo kiroldegi aurrean izango du lasterketak abiapuntua. Kaxkoatik pasa ondoren Santuenea aldera hartuko dute Zubietako bidean joateko. Zubietatik berriz ere Santueneara itzuliko dira eta herri aldera abiatu beharko da, Kalezarrera igo eta hemendik Agerrazpi baserri ondotik berriz ere kaxkora itzultzeko, aurrez abiapuntua izandakoa, Oiardo kiroldegi aurrea, helmuga bihurtuko delarik. Beraz, hasiera eta helmuga puntuak kenduta aurreko urteetako ibilbide berari aurre egin beharko die lasterkariek.

Guztira 10,750 kilometroko ibilbidea egin beharko dute lasterkariek. Bidea gehien bat laua da, bi igoera daude bata 7,5. kilometroan eta bestea 9,5. kilometroan gutxi gora behera.

Izena emateko aukera dute bertan parte hartu nahi duten guztiek www.kirolprobak.com web orrialdean edo Oiardo kiroldegian. Txip horia dutenek 10 euro ordaindu beharko dute aldez aurretik edota 13 euro egunean bertan. Txip horirik ez dutenek, berriz, 12 ordaindu behar dituzte aldez aurretik eta 15 euro egunean bertan.Irailaren 13a izango da aldez aurretik izena emateko azken eguna. Gainerantzeko guztiek egunean bertan egin beharko dute izen-ematea, baina 15 euro ordainduta.
Zerbitzuei dagokionez, partaide guztientzat asegurua izango da eta bide erdian edateko ura egoteaz gain, amaieran edateko ura eta edari isotonikoak, txokolatea, esnekiak… denetik izango dute parte hartzaileek indarrak berritzeko. Dutxatu nahi dutenek, berriz, Oiardo kiroldegian izango dute horretarako aukera.

Sari ugari aurten ere
Sariak ere ugariak izango dira. Parte hartzaile guztiek kamiseta bana jasoko dute. bestalde, garaikurrak jasoko dituzte lehen 3 sailkatuek, bai gizonezkoetan eta bai emakumezkoetan, baita emakumezkoetan nahiz gizonezkoetan denbora onena egiten duten herritarrek ere. Horrez gain, zozketa desberdinak egingo dira. Saltxipi jatetxean (Usurbil) bi lagunentzako afaria, bi itsaski otar Bruño haztegitik, Laukote gozotegitik bi tarta, Atxega jatetxean bi lagunentzat afaria, Arrospide banaketak eskainitako kutixi lotea eta Usurbilgo kirolari profesionalen kirol arropa sinatuta.

Aurreko edizioko irabazleei dagokionez, Ansoaingo Antonio Casado izan zen irabazlea gizonezkoetan. Gainera, probako errekorra jarri zuen. 33 minutu eta 7 segundotan amaitu zuen proba. Emakumezkoetan, berriz, Claudia Beobide izan zen lehen postuan helmugaratu zena. 40 minutu eta 48 segundotan amaitu zuen proba. Partaidetzari dagokionez, iazko edizioan 266 izan ziren Baxurde Krossa amaitzea lortu zutenak.

Artxibo
Event Search