Web
Analytics
Inoiz baino korrikalari gehiago batu ditu Markina-Xemeingo Atletismo Egunak - Lasterketak.eus Inoiz baino korrikalari gehiago batu ditu Markina-Xemeingo Atletismo Egunak - Lasterketak.eus

Inoiz baino korrikalari gehiago batu ditu Markina-Xemeingo Atletismo Egunak

HITZA. Urtez urte gero eta indar handiagoa hartzen dihoa Markina-Xemeingo Atletismo Eguna. Aurten 118 korrikalarik parte hartu dute herri krosean, eta euretatik 50 markinarrak izan dira, sekula baino gehiago. Bi ordu eta erdian egon zen atletismoaz gozatzeko aukera. Zelaiaren beheko partean lehiatu ziren lehenengo, txupete mailatik hasi eta kadete mailara arteko abiadura probak. 60 metro, 100 metro, 600 metro eta erreleboak egin zituzten gazteek, eta amaitzeko kros txikia burutu zuten. Txikien mailako hogei korrikalarik egin zuten 2.000 metroko krosa, eta hiru lagunen arteko esprintean erabaki zen garailea. Horrela, mutilen mailako lehenengoak Aitor Ansotegi eta Aitor Gandiaga izan ziren, biak batera, eskutik kolpeta gurutzatu zuten helmuga.

 

Herri krosean alde handia atera zien garaileak beste parte hartzaileei. 19 minutu eta 27 segundo besterik ez zituen behar izan Elhassan Oubaddi marokiarrak zazpi kilometroko ibilbidea egiteko. Bere atzetik beste lau marokiar ailegatu ziren helmugara. Cherraoui Mouhssin eta Ameha Weldetsadik izan ziren bigarrena eta hirugarrena. Nesketan, barriz, Iraia Garcia zornotzarra izan zen lehenengoa, eta Mesgnaw Senayet eta Angela Tejedor bigarrena eta hirugarrena. Beteranoen artean, Habassa Abdelhadi marokiarra eta Inma Ruiz gernikarra nagusitu ziren, eta herritarren sariak, Nahia Ibarzabal eta Joseba Plazarentzat izan ziren. Txalo zaparrada handienak, Fortunato Vencedor 83 urteko beteranoarentzat izan ziren. Besoak altzatuta sartu zen helmugan.

Argazki galeria

Artxibo
Event Search