Web
Analytics
Juanjo Igartzabalek eta Ruben Lanzek irabazi dute Sahararen Aldeko Krosa Ormaiztegin - Lasterketak.eus Juanjo Igartzabalek eta Ruben Lanzek irabazi dute Sahararen Aldeko Krosa Ormaiztegin - Lasterketak.eus

Juanjo Igartzabalek eta Ruben Lanzek irabazi dute Sahararen Aldeko Krosa Ormaiztegin

Juango Igartzabal zumarragarrak eta Ruben Lanz legazpiarrak irabazi dute Sahararen Aldeko Herri Krosa, Ormaiztegin. Ibilbide osoa biek elkarrekin egin dute, eta batera sartu dira, helmugan. Hirugarren Miguel Angel Encina sailkatu da. Emakumezkoetan berriz, Maider Gaztañaga ordiziarrak jantzi du txapela. Bigarren Elena Calvillo geratu da, eta hirugarren Izaro Rubio. Hamar kilometroko proban 250bat koirrikalarik parte hartu dute. Bestalde, kilometro bateko lasterketa sinbolikoak 100dik gora lagun bildu ditu antolatzaileen arabera, eta beraz, gustura daude jasotako erantzunarekin.

 

Antolatzaileek oraindik ez dakite zenbat diru atera duten, baina hemendik bizpahiru hilabetera kontuak eginda egongo direla espero dute. Bildutako diru guztia Saharara bidaliko dute, urteroko moduan.

Iturria: http://goierrimendebaldea.hitza.info

Artxibo
Event Search