Web
Analytics
Mendi lasterketa eta babarrun jana Aian, martxoaren 11ko 'Bizi Iturri' jaiaren barruan - Lasterketak.eus Mendi lasterketa eta babarrun jana Aian, martxoaren 11ko 'Bizi Iturri' jaiaren barruan - Lasterketak.eus

Mendi lasterketa eta babarrun jana Aian, martxoaren 11ko ‘Bizi Iturri’ jaiaren barruan

Mendi lasterketarako nahiz herriko jatetxeetan bazkaltzeko, izenak emateko epea zabalik

Aiako Udalak, herriko hainbat jatetxe eta Aiako Kirol Elkartearekin elkarlanean, martxoak 11rako, igandea, 'Bizi Iturri' jaia antolatu du. Jai hau bi ekitaldik osa-tzen dute, alde batetik kirola, I. Aiako Mendi Lasterketa ospatuz, eta bestetik gastronomikoa, herriko babarruna dastatzeko aukerarekin. «Jai hau, arlo desberdinetako jendearen elkarlaneko lehenengoetako fruitua da, hain zuzen ere, pintxo poteoarekin hasiera eman geniena eta honen jarraibide izan nahi du», zioen Igor Iturain alkateak.

«Iruditzen zaigu, gizartearengan gaur egungo egoera ekonomikoak izaten ari duen eraginak, gure herriko jarduera txikietan erabaki ausartak hartzera behartzen gaituela eta nola ez, herriko talde, herritar eta udal administrazioaren harteko harremana eta lana ezinbestekotzat bihurtu. Gainera, herrian ditugun produktuak balorean jarri behar ditugula eta nekazariei ere beraien produktuak plazaratzeko bide berriak irakitzen lagundu».

Alkateak dioenez, «jakitun gara baita ere, lana egiteko moduak aldatzen joan behar dugula, eta guk, Udaletik zati batean bultzatzaile eta beste zati batean laguntzaile izan behar dugula, herriko jarduerei eguneroko zailtasunak gaindi-tzeko bideak bilatzean, azken batean, zenbait herritarrek hortik baitute beraien bizi iturria».

Iturainek 'Bizi Iturri' jaia aurkezteko Satxotako Nerea Artola eta Jauregi tabernako Jose Ignacio Egurzaren laguntza izan zuen.
Lasterketari dagokionez, irteera goizeko 11:30ean emango zaio herriko plazatik. Ibilbidea 8.200 metrotakoa izango da: Aia-Pagoeta-Ernio Txiki-Zalekutz-Aia, 557 metrotako desnibelarekin. Izenak, www.herrikrossa.com helbidean 8 eurotan edo lasterketa egunean, irteera baino lehen eman daitezke, nahiz orduan 12 euro ordainduz. Dagoenako 45 lasterkarik eman dute izena. Topea 150 lasterkarirentzat jarri nahi izan dute.

Ondoren, babarrun jana
Lasterketaren ondoren, babarrun jana izango da herriko jatetxeetan, Aiako babarruna sakramendu guztiekin, eta postrea (etxean egindakoak), edari eta kafearekin, 15 eurotan. Parte hartuko duten jatetxeak; Arruti, Jauregi, Kanua, Errota, Altxerri, Satxota, Izeta eta Izarra. Izenak martxoak 4rako ematea komendi da, 943.130924 edo 607.223824 telefonoetan. Jatetxe bakoitzak gehienez 30 pertsonen-tzako tokia izango du.

Iturria: www.diariovasco.com

Artxibo
Event Search