Web
Analytics
Mitxintxolara igoeran, giro ona, lehia bizia eta marka berria - Lasterketak.eus Mitxintxolara igoeran, giro ona, lehia bizia eta marka berria - Lasterketak.eus

Mitxintxolara igoeran, giro ona, lehia bizia eta marka berria

OARSOALDEA.HITZA.INFO. Itsas Mendi elkarteak antolatuta, Mitxintxolara IV. igoera jokatu zen aurreko igandean, Donibaneko plazatik abiatuta Mitxintxola gaineraino 3,4 kilometroko igoera eginez. Denera, 89 partaide izan zituen probak, asko iazko parte hartzearekin alderatuta. Helmugan ere ikusle asko izan ziren, proba hasi aurretik, bestea beste, haurrekin martxa abiatu zelako tontorreraino. Ondoko argazki galerian probaren irabazleak, parte hartzaileak eta giroa ikus daitezke. Ondokoa izan zen sailkapena emakumeetan eta gizonetan:
Emakumeak

    Uxue Tena 21:54
    Lourdes Mariezkurrena 24:09
    Esther Estefania 24:54

Gizonak

    Ander Iñarra 17:34 (marka berria)
    Alberto Chacon 18:02
    Mikel Legarreta 18:31
 

http://oarsobidasoa.hitza.info/2014/01/07/mitxintxolara-igoeran-giro-ona-eta-lehia-bizia-eta-marka-berria/

Artxibo
Event Search