Web
Analytics
Oinkariak Atletismo Taldeak Amurrioko I. Herri Lasterketa antolatu du hilaren 23rako - Lasterketak.eus Oinkariak Atletismo Taldeak Amurrioko I. Herri Lasterketa antolatu du hilaren 23rako - Lasterketak.eus

Oinkariak Atletismo Taldeak Amurrioko I. Herri Lasterketa antolatu du hilaren 23rako

AIARALDEA.COM. Badirudi 2012an atletismo-denboraldiak ez duela atsedenik hartu nahi, eta Eguberri sasoian ere zangoei eragiteko aukera izango da gurean. Izan ere, aurtengo egutegian  proba berri bat daukagu Aiaraldean: abenduaren 23an jokatuko den Amurrioko Herri Lasterketa.

 

Lasterketa berri hau Oinkariak Atletismo Taldea antolatzen dabil, eta lehenengo aldia da Amurrion herriko talde batek mota honetako lasterketa bat antolatzen duela, Tubos Reunidos enpresaren babes ekonomikoari esker. Pasa den urtera arte, diru-laguntza hori Gasteizko La Blanca taldeak urrian antolatzen zuen “Amurrioko Hiria” lasterketa antolatzeko bideratzen zen, baina aurten partida hori herriko talde batentzat bideratzea erabaki du. Oinkariak taldeak adierazi duenez, euren asmoa da “adin eta maila guztietako pertsonak .

Esan bezala, hitzordua abenduaren 23an izango da eguerdiko 12:00etatik aurrera, eta 7 kilometroko lasterketa nagusiaz gain, 10 eta 15 urte bitarteko gazteentzako proba bat egongo da, kilometro batekoa, eta beste bat txikientzat, kilometro erdikoa. Ibilbide guztiak Amurrioko kale nagusietan barrena joango dira. Txikien lasterketan gurasoek umeak lagundu ahal izango dituzte. Irteera eta helmuga Frontoi kalean egongo dira. Gizonezko eta emakumeen kategoriako lehenengo 3 sailkatuek eta Amurrioko lehenengo hirurek garaikurra jasoko dute, eta lasterketa amaitzen duten guztiek kamiseta bat jasoko dute.

Izena ematea doakoa da eta dagoeneko epea zabalik dago. Egunean bertan lasterketa hasi aurretik egin daitekeen arren, Oinakariak taldeak parte hartu gura dutenei eskatu die ahal izanez gero aurretiaz egiteko [email protected] helbidera mezu bat bidaliz, bertan izen-abizenak, jaiotze-eguna, NAN zenbakia eta kluba adierazita.

Artxibo
Event Search