Web
Analytics
Olasagastik eta Arregik irabazi dute Zakila Bira - Lasterketak.eus Olasagastik eta Arregik irabazi dute Zakila Bira - Lasterketak.eus

Olasagastik eta Arregik irabazi dute Zakila Bira

BALEIKE.COM. Xabier Miguel Olasagastik (Astigarraga) eta Nere Arregik (Arrasate) irabazi dute XVII. Zakila Bira. Olasagastik lehen kilometrotik egin du aurrera bakarrik eta hala osatu ditu ibilbideko 20 kilometroak; atzetik segika izan ditu Ibon Bengoetxea (Lekeitio) eta Eduardo De Miguel (Eibar), nahikoa gertu uneoro, baina ez dira Olasagasti harrapatzeko gai izan. Nere Arregik ere hasieratik hartu du emakumeen lasterketako burua eta hiru minututik gorako aldearekin helmugaratu da, Ana Maria Gonzalez (Orereta) eta Eva Esnaolaren (Hernani) aurretik. Zumaiarren artean, Andoni Agirre eta Vanessa Arbelaitz izan dira azkarrenak. Bestalde, Tomas Gogorza atleta beteranoari omenaldia egin zaio.

http://baleike.com/2013/10/05/olasagastik-eta-arregik-irabazi-dute-zakila-bira

Artxibo
Event Search