Web
Analytics
Orioko herri lasterketa, bihar, goiz partean - Lasterketak.eus Orioko herri lasterketa, bihar, goiz partean - Lasterketak.eus

Orioko herri lasterketa, bihar, goiz partean

DIARIO VASCO. Herri Ikastolak antolatuta, goizeko 11:00etan hasita. Bi distantziatan, 7 eta 14 kilometroko ibilbideetan.

Bihar, igandea, Orioko herri lasterketa ospatuko da, Herri Ikastolak antolatuta. Iaz bezala, bi aukera izango dira: 7 edo 14 kilometroko proban parte hartzeko aukerarekin. Proba goizeko 11:00etan hasiko da bi distantziatan. Izena emateko www.oriokoikastola.net ala www.herrikrossa.com atarietara jo behar da.

Iaz partadeitza zabala izan zuen probak, gainera goi mailako zenbait korrikalariren partaidetzarekin. Aurtengorako ere dagoeneko 250 korrikalari inguruk izena emana dute, gehienak distantzia luzerako, 14 kilometro egiteko, ibilbideari bi itzuli, eta distantzia motzean, ibilbideari itzuli bat, bietan ere ibilbide guztiz laua. Atzo eguerdian distantzia luzerako 170 korrikalarik izena emana zuten eta motzerako beste 80ek.Gaurtik bihar artean ere seguraski inskripzioak goruntz egingo du.

Eta gogoratu ere, urteko azken egunean, eguerdi partean, San Silbestre lasterketa izango dela.

Artxibo
Event Search