Web
Analytics
Ruben Lanz eta Izaro Rubio izan dira XIII. Josetxo Imaz memorialeko lehen goierritarrak - Lasterketak.eus Ruben Lanz eta Izaro Rubio izan dira XIII. Josetxo Imaz memorialeko lehen goierritarrak - Lasterketak.eus

Ruben Lanz eta Izaro Rubio izan dira XIII. Josetxo Imaz memorialeko lehen goierritarrak

GOIERRIKO HITZA. Atzo eguerdian jokatu zen Ordizian Josetxo Imazen omenezko XIII. lasterketa. Gaztetxoen proben ondoren abiatu zen helduen lasterketa Altamiratik. 714 partehartzailek amaitu zuten froga, iaz baino ehunen bat gutxiagok. Hamar kilometroko ibilbidea egin zuten korrilakariek, Ordiziatik irten, Beasain eta Lazkao zeharkatu eta, ondoren Ordizian amaitzeko. Egitekoa zen patinatzaileen proba, berriz, bertan behera geratu zen. Proban izan zen “giro bikaina” nabarmendu dute antolatzaileek. Eguraldia lagun, jende ugari bildu zen ibilbide osoan zehar korrikalariak animatzeko.

Sari nagusiak Goierritik kanpora joan ziren. Gizonezkoetan lehen postuan Abdelhadi Habassa iruindarra izan zen; 00:31:07 denborarekin. Lehen emakumezkoa, berriz, Kaoutas Boulaid (Espainia) izan zen 00:35:48 denborarekin.

Goierritarrei dagokionez, lehenengoa Ruben Lanz Alcelay legazpiarra izan zen. Sailkapen orokorrean zortzigarren amaitu zuen proba, 00:32:54 denborarekin. Emakumezkoetan Izaro Rubio ordiziarrak egin zuen lehenengo 00:39:39 denborarekin, beteranoen saria ere eman zuen 35 urtetik 40koen arten.

http://goierri.hitza.info/2013/09/30/ruben-lanz-eta-maider-unanue-izan-dira-xiii-josetxo-imaz-memorialeko-lehen-goierritarrak/

Artxibo
Event Search