Web
Analytics
Sahararen aldeko VII. lasterketa bihar - Lasterketak.eus Sahararen aldeko VII. lasterketa bihar - Lasterketak.eus

Sahararen aldeko VII. lasterketa bihar

DIARIO VASCO. Goierriko Sahararen aldeko taldeak jaima bat montatuko du, pintxoak eta salda banatzeko eta arratsalderako futbito txapelketa antolatu dute.

Ormaiztegiko Sahara Kross taldeak Sahararen aldeko VII. Crossa antolatu du biharko. Eimen honek hainbat helburu ditu, hala nola, saharar herria urteetan jasaten ari den bidegabekeria lau haizetara zabaltzea; saharar herriari solidaritatea eskaintzea; eta diruz laguntzea. Izan ere, izen-emateetatik eta gainontzeko diru bilketetatik lortuko den diru laguntza, txikia izango bada ere, Saharako kanpamentuetara bidaliko da. Diru laguntza eman nahi izanez gero bide desberdinetatik egin daiteke, Euskadiko Kutxan irekitako kontuaren bitartez (3035 0006 81 0060017279) edo krosaren egunean informazio gunera hurbilduz.

Lasterketari goizeko11:00etan emango zaio hasera. Herrian zehar prestatu den ibilbidean zehargauzatuko da eta 10 km. ibilbidea burutu beharko da. Gainera, hau gehiegi iruditzen zaienentzat, eguerdiko 12:15ean kilometro bateko lasterketa testimoniala ere egingo da.

Jaima bat
Aurtengoan Goierriko Sahararen aldeko taldeak ere parte hartuko du bihar. Besteak beste, Saharako haurrak etxeetan hartzeaz arduratzen da eta horretarako harrera familiak behar direla eta biharko eguna beraiek egiten duten lana zabaltzeko era baliagarri izango zaie. Biharko egitarauean parte hartu nahi izan dutenez, goizean jaima bat jarriko dute bertan salda eta pintxoak banatzeko. Arratsalderako ere ekitaldi berezi bat antolatu dute, hau da gaztetxoen arteko futbito txapelketa. Adieraziriko futbito txapelketan lau taldeek parte hartuko dute, saharar gaztetxoez osatutako bi taldeek eta bertako haurren beste biek.

Zumalakarrei museoa doan
Biharkoan Sahara Krosa ospatuko dela eta doako sarrera izango da museoan eta hiru bisita gidatu eskainiko dira 11:00etan, 12:30etan eta 17:00etan. Bisita gidatu hauetan parte hartzeko pertsonako euro bat ordaindu beharko da.

Artxibo
Event Search