Web
Analytics
San Silbestre lasterketa egingo dute lehen aldiz Zegaman, sari bereziekin - Lasterketak.eus San Silbestre lasterketa egingo dute lehen aldiz Zegaman, sari bereziekin - Lasterketak.eus

San Silbestre lasterketa egingo dute lehen aldiz Zegaman, sari bereziekin

GOIERRI MENDEBALDEKO HITZA. San Silbestre lasterketa proba egingo dute aurten, lehen aldiz, Zegaman, udalak antolatuta. Abenduaren 31n, urtezahar egunez egingo dute lasterketa, arratsaldeko 17:30ean.
Partehartzaileek 5.250 metroko ibilbidea egin beharko dute, herriari hiru itzuli emanez. Xabier Morillo antoltzailearen arabera, «ibilbidea ia-ia laua da, aldapa gogorrik gabe».

 

1920ko urtarrilaren 1etik 1998ko abenduaren 31 bitartean jaiotako edonork parte hartu ahal izango du lasterketan, eta ez da txipik eraman beharrik izango. 200 lagunek parte hartu ahal izango dute gehienez, eta dagoeneko erdiek behintzat eman dute izena. Abenduaren 28a baino lehen izena ematea komeni da www.kirolprobak.com helbidean, baina, egunean bertan ere eman ahal izango da. Hori bai, izena webgune horretan aurrez emanez gero 5 euro kostako da, eta egunean bertan 7 euro.

Lasterketako lehen hiru postuak lortzen dituztenek oroigarria eta lehenak 60 euro, bigarrenak 40 euro eta hirugarrenak 20 euro lortuko ditu, emakume zein gizonen, sailkapenean berdin. Horrez gain, sari berezia emango zaio lehen zegamarrari, azkena iristen denari eta baita mozorrorik onena daramanari ere.

Maratoiko hiru dortsal jokoan
Zegamarrek zein kanpotik etorritako edonork parte hartu ahal izango dute lasterketan eta, kanpoko jendea erakartzeko amu gisa, Zegamako mendi maratoirako hiru dortsal zozkatu behar dituzte, kanpotik etorri behar diren lasterkarien artean.

Dortsal hau beste pertsona batentzat izan liteke, baina, pertsona honen izena San Silbestre lasterketaren egunean bertan eman beharko da zozketa ondoren. Horrez gain, «bestelako zozketa dezente» ere egingo dituztela azaldu dute antolatzaileek, eta «lasterketa amaitutakoan mokadutxo dotore bat» ere egingo dutela azaldu dute.

Helduen lasterketa 17:30en hasiko bada ere, herriko gaztetxoenentzako ere lasterketa pare bat antolatuko dituzte, arratsaldeko 17:00etik aurrera egiteko. 0tik 6 urte bitartekoentzat 200 metro inguruko lasterketatxoa egingo dute eta 7tik 14 urte bitartekoentzat 500 metro ingurukoa.

Artxibo
Event Search