Web
Analytics
VIII. Mendi Lasterketa jokatuko da Orozkon Itxinape Mendiko Taldearen eskutik - Lasterketak.eus VIII. Mendi Lasterketa jokatuko da Orozkon Itxinape Mendiko Taldearen eskutik - Lasterketak.eus

VIII. Mendi Lasterketa jokatuko da Orozkon Itxinape Mendiko Taldearen eskutik

AIARALDEA.COM. Aurten ere Itxinape Mendiko Talde orozkoarrak, bere VIII. Mendi Lasterketa ospatuko du maiatzaren 5ean. Ibilbideak 27 kilometro izango ditu eta guztira 1835 metroko malda.

Lasterketa nagusiaren irteera goizeko 10:00etan izango da eta junior kategoriakoak Algortako larretatik goizeko 11:00etan irtengo dira. Dortsalak egun horretan banatuko dira 8:45etik 9:30era eta horiek jasotzeko izen ematearen ordainagiria aurkeztu beharko da.

Izen emateak 20 euro balioko du federatuentzako eta 25 euro beste guztientzako. Izen emateak maiatzaren 2an itxiko dira edota 300 parte-hartzaile betetzerakoan.

Artxibo
Event Search