Web
Analytics
XXXIV. Herri Krosa hartuko du Leitzak larunbat arratsaldean - Lasterketak.eus XXXIV. Herri Krosa hartuko du Leitzak larunbat arratsaldean - Lasterketak.eus

XXXIV. Herri Krosa hartuko du Leitzak larunbat arratsaldean

Korrikalariz beteko da Leitza etzi arratsaldean, izan ere, Aurrera Kirol Elkarteak, Leitzako udaletxearen eta merkatarien laguntzarekin antolatuta, Herri Krosa izango da. Aurtengoa 34. proba da. Korrikalariak 16:15ean abiatuko dira zazpi kategoriatan banatuta.
Bi ibilbide izango dira ohiko moduan. Benjaminak herriko kale nagusitik irtengo dira, eta 800 metro egingo dituzte, plazara iristeko. Beste kategorietakoak herriko kale nagusitik aterako dira, eta herrian 2.500 metroko ibilbidean egin beharreko bueltak eginda, plazan amaituko dute lasterketa.

Irteerako ordutegiari dagokionez, 16:15ean benjaminak aterako dira. Alebin eta infantilak 16:30ean aterako dira. Kadete eta juniorrak 17:00etan, eta besteak 17:30ean.

Urtetik urtera ez du aldaketa handirik izaten lasterketak. Aurtengo aldaketetako bat, izen ematean dago. Beste urteetan bezala, egunean bertan eman ahal izango da izena, Aurrera kirol elkartean, 15:30etik 17:00etara. Baina, aurretik ere eman daiteke, ahal izango da izena. Horretarako, www.kirolprobak.com web orria erabili beharko da. Aurrera elkarteko bazkideek 9 euro ordainduko dituzte, eta gainerakoek txiparen arabera, 9 edo 10 euro. Lasterketa egunean bertan izena ematen duten Aurrera elkarteko bazkideek 10 euro ordainduko dituzte, eta gainerakoek 15 euro. Lasterketa hasi baino 30 minutu lehenago itxiko da izena emateko epea.

Korrikalariek proba aurreko egunetan beraien izena parte hartzaileen artean dagoen ziurtatu beharko dute. Eta baita, izenaren ondoan ordainketa egina duela agertzen den begiratu ere.

Saria potoloak
Sariei dagokienez, benjamin, alebin, infantil eta kadeteei dominak emango zaizkie. Beste guztiek kamiseta bana jasoko dute.
Trofeoak kategoria bakoitzeko lehenengo eta bigarren sailkatuari, eta lehenengo leitzarrari, emango dizkiete. Diru sariak, berriz, sailkapen orokorreko lehen lau korrikalariek jasoko dituzte, kategoriak kontu,an hartu gabe.

Bestalde, Herri Krosaren ondoren, festa txikia egingo dute Aurrera elkarteko kideek. Izan ere, sari banaketaren ondoren, arratsaldekoa egingo dute karrapean, eta ondoren Aurrera elkartean bilduko da animatzen den oro afari legea egiteko.

Iturria: http://leitzaldea.hitza.info

Artxibo
Event Search