Web
Analytics
ZESTOA Denon neurriko II. San Silbestre herrikoia ospatuko da - Lasterketak.eus ZESTOA Denon neurriko II. San Silbestre herrikoia ospatuko da - Lasterketak.eus

ZESTOA Denon neurriko II. San Silbestre herrikoia ospatuko da

DIARIO VASCO. Parte hartzea dohain izango da, eta korrika proba arratsaldeko 17:00etan hasiko da.

Zahar, gazte, ume, korrikalari on edo hasi berriak, .denak izango dute kabida urte zahar egunean ospatuko den II. San Silbestre herrikoian, parte hartu ahal izateko kondizio bakarra ondo pasatzea izango baita.

Parte hartze zabala eta jai giroa bultzatu nahian, zirkuitua oso motza izango da aurtengoan ere, (3 kilometro helduentzat eta 1.3 kilometro 16 urtetik beherakoentzat) eta berau herri barrutik igaroko da. Horretaz gain, saria irabazleentzat (urdaiazpikoak eta ardo botila) eta parte hartzaileentzat izango dira, hauen artean ere hainbat opari zozketatuko baitira.

Parte hartzea dohain izango da, eta korrika proba arratsaldeko 17.00etan hasiko da. Beraz, korrika festa honetan parte hartu eta ondo pasatu nahi duenak azaldu dadila bihar arratsaldean plazara, karrera baino ordubete lehenago, izena ematera.
Aipatu azkenik, Zestoako Ateletismo Taldeak antolatu eta udala zein herriko tabernarien laguntza duen ekimena dugula hau.

Artxibo
Event Search