Web
Analytics
Zortzi Miliak mendi lasterketarako izena emateko epea gaur zabaldu da - Lasterketak.eus Zortzi Miliak mendi lasterketarako izena emateko epea gaur zabaldu da - Lasterketak.eus

Zortzi Miliak mendi lasterketarako izena emateko epea gaur zabaldu da

DIARIOVASCO.COM. Otsailaren 16an jokatuko den Antzuolako Zortzi Miliak mendi lasterketaren bigarren ediziorako izena emateko epea gaur zabaldu da. www.kirolprobak.com webgune helbidean gauza daiteke. Bost eurotan jarri dute inskripzioa. Debaldeko hamar izen-emate ere zozketatuko dituzte antolatzaileek antzuolarren artean.

Iaz Antxintxika triatloi taldeak eta Udalak antolatu bazuten ere, aurten Arrola mendi elkartearen eta A8M taldearen esku geratu da lan hori. Sariak eta zozketak apalagoak izango dira, «egungo egoera ekonomikora» egokitzeko, Udalak berak azaldu duenez.

Artxibo
Event Search