Web
Analytics
Zumaiako II. Txakurkrossa jokatuko da igande honetan - Lasterketak.eus Zumaiako II. Txakurkrossa jokatuko da igande honetan - Lasterketak.eus

Zumaiako II. Txakurkrossa jokatuko da igande honetan

DIARIO VASCO. Lasterketa herrikoian parte hartuko duten korrikalari eta txakurrek 2 kilometro egingo dituzte; nagusian 7. 10:30an proba herrikoia izango da eta 11:00etan nagusia.

Zumaiako Udaleko kirol patronatuak eta herriko txakurzaleek antolatuta, Zumaiako II. Txakurkrossa jokatuko da igande honetan. Kirol proba honetarako izena herrikrossa.com atarian eman daiteke, eta hau idazterako orduan 43 korrikalarik eman dute izena. Gipuzkoako Txakurkross ligarako proba puntuagarria izango da Zumaiakoa.

Iazko proban bezala, Alai auzategiko Victoriano Arrate kalean ezarriko dira irteera eta helmuga. Proba nagusia goizeko 11:00etan hasiko da. Korrikalariek eta txakurrek 7 kilometroko bidea egin beharko dute. Victoriano Arratetik aterata Kantera ingurura joango dira eta handik San Lorenteko elizatxora igoko dira. Hango zelaian marraztuko den zirkuitu bati bi buelta eman ondoren, Zumaiara itzuliko dira. Iaz bezala, San Lorentetik jaisten den bidea izango da ikusgarriena. Malda horretako harri leunak arriskutsuak gerta daitezke parte-hartzaileentzat. Are gehiago, iragarrita dagoen bezala eguraldi txarra egiten badu.

Lasterketa herrikoia
Aurtengo berrikuntza nagusia proba nagusiaren aurretik egingo den lasterketa herrikoia izango da. 10:30ean hasiko da proba hau eta korrikalariek eta txakurrek 2 kilometroko zirkuitu bati bira bat emango diote. Lasterketa Victoriano Arraten hasi eta amaituko da. Tartean Kantera eta Basustagañatik igaroko dira.

Behin bi lasterketak amaitu eta gero, umeen txanda izango da. 12:00ak aldera jolasak izango dira txikienentzat.
Zumaiako II. Txakurkrossean parte hartzeko izenak herrikrossa.com atarian emango dira. Lasterketa herrikoian parte hartu nahi dutenek 10 euro ordainduko dituzte. Proba nagusian parte hartzeko, aldiz, 15 euro ordainduko dituzte federatuek eta 18 federatuta ez daudenek (20 euro igandean bertan izena ematen bada).

Iazko irabazleak Pedro Etxeberria (29:40) eta Leire Fernandez (37:04) izan ziren.

Artxibo
Event Search