I. BILBAO MENDITRAIL

Primary tabs

Kokapen mapa

Data: 
2013/03/10
Ordua: 
10:00
Kilometroak: 
25,000
Webgunea: 
http://bilbaomenditrail.com
Herria: 
BILBAO
Lurraldea: 
BIZKAIA
Edizioa: 
1

Lasterketa

Irteera: Itsas Museoa 10:00
3 anoa-postu
Helmuga: Bilbao Arena
Izen ematea: 20€
Egunean bertan izen ematea: 35€
Plaza mugatuak.

Ibilbidea
Hasiera eta amaiera Bilbon izanik eta eraztun berdea zeharkatuz ekingo dio distantzia erdiko mendiko lasterketa honek. Artxanda eta Pagasarri inguruak igarotzeaz gainera, bista izugarriez gozatzeko aukera emango digu. Zirkuitu zirkular honek ustekabez ustekabe eramango ditu eremu hau ezagutzen ez duten kirolari guztiak, Bilbo zeharkatzen duten bi isurialdetatik barrena.

Eta hau guztia gutxi balitz, Bilboko erdigunetik atera eta hiriaren gune adierazgarrienetako batean bukatzeak ukitu arkitektonikoa emango dio lasterketari.

Ibilbidea: Itsas museoa – Guggenheim museoa - la Salve zubia – Funikularraren aspiko aldean - Kate Zaharra - Merendero del León -Santa Marina hospitala –Etxebarri – Ollargan – Pagasarriko maldak - Arnotegi - Miribilla - Bilbao Arena.

bilbao menditrail

Altimetria
Bilbao MendiTrail-ek ukitu berri bat ekarriko dio mendiko lasterketei. Aukera berri bat eskainiko dio mendiko kirolariari, baita naturaren zaleei ere. Izan ere, ezin dugu alde batera utzi Bilbok eskaintzen digun guztia, hiriak gure eskuetan jartzen duen guztia. Egunero gozatzeko ditugun baliabide natural paregabeak.

Proba honek, kirolaren eta mendiko lasterketen zaleez gainera (urtez urte nabarmenki gora doa jende kopuru hau), sektore tradizionalenak ere erakarriko ditu, mendia euren eguneroko txoko dutenak alegia.

bilbao menditrail

Informazio gehiago / Más información: http://bilbaomenditrail.com

Lasterketa etiketak: 
Lasterketa motak: 
Kartela: 
Sailkapenak: BAI