Web
Analytics
Mendi lasterketa Donostiatik Hondarribira - Lasterketak.eus Mendi lasterketa Donostiatik Hondarribira - Lasterketak.eus

Mendi lasterketa Donostiatik Hondarribira

Apirilaren 10ean, igandea, Donostia-Hondarribia trail-a ospatuko dute; Fortunak bere mendeurrenean antolatuko duen proba hain zuzen ere. Mendi lasterketen egutegian erreferente izan nahi duen proba berezia, bere lemak dioen bezala itsasoaren gainetik korrika egingo dute. Ibilbideak 29,5 kilometrotako luzera du eta 1.300 metrotako goranzko desnibela. Gehienez 500 parte hartzaileentzako lekua izango da. Lasterketaren zati handienak Talaia Bidea jarraitzen du.

Irteera goizeko 9:00etan igango da Donostiako Gros auzotik zuzenean Uliara igoz, Kutraia bidetik Platako faroraino, handik Pasai San Pedrora jaisteko eta Donibanera pasatzeko, ondoren Kalaburtzatik gora Jaizkibelera igotzeko lehenengo dorreraino, eta gainetik dorrez-dorre ipar eta hegoaldera ikuspegiak dituztelarik, Txingurriarrin beheranzko bide luzea hartu arte Biosnar lurmuturreraino, itsasoa ia ukituz Artzukoporturaino iritsiko dira, bertatik Guadalupera igo eta Hondarribiko alde zaharra zeharkatuz helmugarantz.

Ibilbidearen paisai ederrez gainera, kirol proba batean bakarrenetakoa den berezitasuna izango du, Ulia eta Jaizkibel arteko pasabidea Pasaiako urak zeharkatuz egin beharko baitute. Antolakuntzak ezarriko du parte hartzaile guztientzako txalupa zerbitzu berezia eta txiparen teknologia bidez itsas zeharkaldian igarotako denbora ez da gaineratuko azken denboran.

Probaren inguruko xehetasunak eta izen-emateak Fortunako webgunearen www.cdfortunake.com aurki daitezke. Izen-ematea atzo ireki zuten eta arratsaldeko 17:00eetan dagoeneko ia ehun korrikalarik eman zuten izena. Mendi federatuek 17 euro ordaindu beharko dute eta federatu gabeek 22 euro.

Iturria: http://hondarribia.hitza.info

1 Comment
  1. Anonymous

    badia zeharkatzea…
    Badirudi badia itsasuntziz zeharkatuko dela. Ez dakit nola egitea pentsatu duen antolakuntzak, baina oso ondo antolatu beharko dutela iruditzen zait korrikalariak ez pilatu eta hozteko… Espero lehen edizio hau ‘esperimentu’ bat ez izatea.

Comments are closed.

Artxibo
Event Search