Web
Analytics
Sabhi-k eta Loedak irabazi dute XXVIII. Herri Lasterketa - Lasterketak.eus Sabhi-k eta Loedak irabazi dute XXVIII. Herri Lasterketa - Lasterketak.eus

Sabhi-k eta Loedak irabazi dute XXVIII. Herri Lasterketa

Abdelhak Sabhik eta Cristina Loedak irabazi dute aurten Herri Lasterketa. Korrika egiteko giro aproposa izan den arren, ezin izan dute probako marka ondu. Zumaiarren artean Andoni Agirre eta Maider Bracamonte izan dira onenak.

Lasterketa nagusian, 430 korrikalari inguruk hartu dute parte, aurreko urteetan baino gutxiago. Aurreko urteetan ez bezala, aurten ez da azken orduan izena emateko aukerarik eskaini, eta berandu ibili diren korrikalari asko dortsalik gabe gelditu dira. Haur eta gaztetxoen kategorietan berriz, parte hartze handia izan da.

Sailkapena

Gizonezkoak
1.Abdelhak Sabhi (31:18)
2. Jaouad Boualame (31:29)
3. Gotzon Solaegi (31:55)

Emakumezkoak
1. Cristina Loeda (37:54)
2. Marisol Ramos (39:08)
3. Nerea Etxeberria (39:57)

Zumaiarrak
Gizonezkoak
1. Andoni Agirre (33:50)
2. Jokin Redondo (34:27)
3. Juan Mari Azpillaga (40:49)

Sailkapen osoa lasterketaren fitxan ikus dezakezue beheko esteka jarraituz.

Iturria: www.baleike.com

Artxibo
Event Search