flysch

Manuel Merillasek eta Oihana Kortazarrek irabazi dute Flysch Traileko mendi maratoia

BALEIKE.EUS. Hiru ordu eta 29 minutu behar izan ditu Merillasek lasterketa nagusiko 42 kilometroak osatzeko, eta bigarren izan den Ismail Razgari lau minutu pasa atera dizkio helmugan. Emakumeen lasterketan aldeak are handiagoak izan dira. Oihana Kortazarrek ez du mailako aurkaririk izan, eta ia ordu erdiko aldea atera dio Paloma Grauri. 4:09:27ko marka egin du Kortazarrek. Maratoi erdian Raul Garcia Castan (1:37:57) eta Alizia Olazabal (1:55:33) izan dira irabazleak.

Facebook comments