Web
Analytics
VII. GARESKO ERREGE KROSA / CROSS DE REYES PUENTE LA REINA - 2022 - Lasterketak.eus VII. GARESKO ERREGE KROSA / CROSS DE REYES PUENTE LA REINA - 2022 - Lasterketak.eus

VII. GARESKO ERREGE KROSA / CROSS DE REYES PUENTE LA REINA – 2022

VII. GARESKO ERREGE KROSA / CROSS DE REYES PUENTE LA REINA – 2022

2022ko urtarrilaren 6an, Erregeen Krosaren beste edizio bat egingo da Garesen.

Aurten, adin desberdinentzat pentsatutako hiru distantziekin jarraituko da:

• 500 m-ko ibilbidea 9 urtetik beherakoentzat

• 2 km-ko ibilbidea 12 urtetik beherakoentzat.

• 5 km-ko ibilbidea gainerakoentzat. Aurreko urteetako ibilbide bera izango da. Gure herriko lekurik garrantzitsuenak zeharkatuko ditu, eta maila guztietarako pentsatuta dago.

Lehenbizikoa 10:45ean izango da, eta, ondoren, 2 km-ko lasterketa 11:00etan eta kategoria absolutua 11:30ean aterako da.

Errege Krosaren prezioa 10€ izango da, eta dortsala eta korrikalari-poltsa izango ditu.

Aurtengo inskripzioen diru osoa Garesko familia bati emango zaio. Iragan apirilean zirkulazio-istripu larria izan zuen familia honek, eta ondorio ekonomikoak pairatu behar izan dituzte.

Kontu-zenbaki bat dago ekarpenak egiteko: IBAN ES60 3008 0014 2045 5893 4925

Garesko Udalaren bulegoetan ere eman daiteke izena, abenduaren 13tik urtarrilaren 3ra arte, bulego orduetan, baita lasterketa-egunean ere, 09:30etik 10:00ak arte (adi! Ez beranduago, mesedez).

Ez dago bermatuta korrikalariaren poltsa izena ematen duten guztiontzat.

Dortsalak jasotzeko (udaletxean)

– Krosaren egunean bertan 9:30etatik 11:00ak arte

-Urtarrilak 4ean, 18:30 – 20:00ak arte

– Urtarrilak 5ean, 11:30 – 13:00ak arte

IZEN-EMATEA – INSCRIPCIÓN:

https://www.rockthesport.com

Event Details
Artxibo
Event Search