Web
Analytics
Lasterketak 10 urte! Hau da marka! - Lasterketak.eus Lasterketak 10 urte! Hau da marka! - Lasterketak.eus

Lasterketak 10 urte! Hau da marka!

2008. urteko abenduaren 8an argitaratu zen lehenengo aldiz lasterketak.eus ataria.

Etxeko ordenadorea zerbitzari lanak egiten jarri, eta horrela hasi ginen zerbitzua ematen.

Garai haietan, izen-emate plataformen erabilera oso urria zen, eta lasterketa handiek bakarrik zuten webgune propioa. Gainontzeko lasterketen berri jakin ahal izateko, ahoz-ahozkoa zen ohikoena.

Orduan, Informatikari ikasketak eta korrika egiteko nuen afizioa batuz, proiektu honi forma ematen hasi ginen.

Konturatzerako, 5.000 lasterketen berri eman eta 3.000.000 bisitari izan ditugu. Ideia bat egiteko, egunero-egunero gutxienez 1.000 bisita ditugu.

Bidea ez da xamurra izan, eta onartu behar dugu duela hilabete apur batzuk ixtekotan egon ginela. Lana, familia, kirola eta bizitza uztartzeko arazoak, egunak 48 ordu izango balitu ere ez ginen iritsiko denetara. Baina nire bikoteak emandako animoak eta laguntzari esker, webgunea berritu eta indarberrituta bueltatu gara.

Ez dugu inoiz laguntzarik jaso, lan guztia muxutruk egin eta egiten jarraituko dugu, gustura egiten dugulako eta korrikalariek eskertzen dutelako.

Hori da gure indarra!

10 urte barru ere hemen elkar jarraituko dugulakoan agurtzen zaituztegu, lasterketa ugari bait daude gure egutegian sartzeko zain eta ezin dugu denborarik galdu.

Eskerrik asko 10 urte hauetan tarteka bisita bat egiteagatik!

Leave a Comment

Artxibo
Event Search