Web
Analytics
MEDIO MARATON MARTIN FIZ ERDI MARATOIA 2014 - Lasterketak.eus MEDIO MARATON MARTIN FIZ ERDI MARATOIA 2014 - Lasterketak.eus

MEDIO MARATON MARTIN FIZ ERDI MARATOIA 2014

20140511_MartinFizErdiMaratoia_ibilbidea.png







martin fiz erdi maratoia1. DORTSAL BANAKETA
Dortsalak, El Boulevard merkatal gunean banatuko dira . Ostiralean,
maiatzak 9, 10:00tatik 14:00etara eta 16:00tatik 20:00etara, eta
larunbatean, maiatzak 10, 10:00tatik 14:00etara eta 16:00etatik
20:00etara. Dortsala, txipa eta poltsa jaso ahal izateko NAN edo nortasun
agiriren bat aurkeztu beharko da.

2. OPARI POLTSA
Dortsala jasotzeaz batera korrikalariei opari poltsa bat emango zaie
hauen artean elastiko tekniko bat.

3. HELMUGAKO ARGAZKIA
Korrikalari guzti guztiei aterako zaie argazkia helmugan.
Dohainik deskargatu ahal izango dituzue www.maratonmartinfiz.com
atarian (dortsalen arabera ordenatuta egongo dira).

4. HELMUGAKO BIDEOA
Parte hartzaile guztiak helmugara iristen direnean bideoan grabatuak
izango dira. Maiatzaren 13tik aurrera dohainik ikusi ahalko da www.
maratonmartinfiz.com-en. Bideo haue denbora marken arabera sailkatuko
dira.

5. DIPLOMA
Webgunean Maratoi erdian egin duzun denbora eta postua agertzen
dituen diploma deskargatzeko aukera edukiko duzu.

6. ERBIAK
Antolakuntzak erbi lanak egiteko korrikalariak jarriko ditu ondoko
denbora helburuekin: 1:25 / 1:30 / 1:45 / 2:00. Globo banarekin bereiziko
dira erbiak irteeran.

7.. APARKALEKUAK
Estaliak (ordainekoak)
· Parking Catedral (gertuen dagoena), Luis Heintz kalea
· Parking Dendaraba, Independencia kalea
· Parking Corte Ingles, Plaza Santa Barbara
· Parking Palacio Europa, Gasteiz Hiribidea 89
Irekiak (dohain)
· Unibertsitate aldeko aparkalekuak, Nieves Cano Kalean
· Mendizorrotzako Parkinga
· Parking El Boulevard, Zaramaga 1

8. KONSIGNA
España Plazan 7:45etik 8:45era bitartean jasoko dira korrikalarien
poltsak. Han bueltatuko dira berriro.

9. DORTSALA
Izen ematearen ziurtagiria da. Bularrean eraman behar duzu, tolestu
gabe eta publizitatea estali gabe. Ezin da dortsalik gabe parte hartu,
ezta beste norbaiten dortsalarekin ere.

10. TXIPA
Dortsalarekin batera zapatiletako lokarriei lotu beharko diozuen txipa
emango zaizue. Behar ez den tokian jarriko bazenu deskalifikatua izan
zaitezke eta sailkapenetan ez litzateke zure izena agertuko.

11. HORNIKUNTZA GUNEAK
Likidoak eta jakiak eskainiko dituzte hornikuntza guneek.
· Ura, kirolerako edaria (Aquarius): 5.km-an, 5 kilometroro eta helmugan.
· Solidoa: Helmugan

12. WC IBILBIDEAN
Komun mugikorrak ezarriko dira, bai irteera gunean eta baita segidako
hornikuntza guneetan: 15., 20. km-an , eta helmugan.

13. DUTXAK ETA ALDAGELAK
Mendizorrotzako Beti Jai frontoietako aldagelak erabili ahal izango
dira (futbol zelai ondoan) goizeko 8:00etatik aurrera. Dortsal aurkeztu
beharko duzu zerbitzu hau dohainik erabili ahal izateko.

14. PROBA UZTEN BADUZU
Proba uzten baduzu antolakuntzako arduradunen bati edo lasterketako
epaile bati jakinarazi beharko diozu eta txipa eman. Txipak ez du
balio beste proba batzuetarako.

15. OSASUN ZERBITZUAK
Ibilbidean zehar osasun zerbitzuetako postuak jarriko ditu antolakuntzak.
Helmugan ere egongo da beste bat. Osasun zerbitzuek nahiz
epaileek korrikalaria proba uztera behartzeko ahalmena dute baldin
eta atletaren egoera fisikoak okerrerako joera izan dezakeela uste badute.

martin fiz erdi maratoia

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

www.maratonmartinfiz.com

Event Details
  • Hasiera data
    2014-05-11 09:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    GASTEIZ, ARABA
Artxibo
Event Search