San Martin

Joseba Tobarrek eta Sonia Alonsok irabazi dute I. San Martin Mendi Lasterketa

UROLAKOSTA.HITZA.INFO. Kanpai hotsekin hasi da Azkoitiko I. San Martin Mendi Lasterketa, eta hala amaitu dute. Auzoko Mikologi Elkarteak antolatuta, 44 lagunek hartu dute parte lehenengo aldiz egin duten mendi lasterketan, eta Joseba Tobar izan da azkarrena (32 minutu eta 35 segundu), eta lehenengo emakumezkoa Sonia Alonso izan da (39 minutu eta 42 segundu).