Web
Analytics
IÑAKI OLANO ETA MADDALEN JIMENEZ BERAKO XVIII. MENDI MARATOI ERDIKO TXAPELDUN GISARA ESTREINATU DIRA - Lasterketak.eus IÑAKI OLANO ETA MADDALEN JIMENEZ BERAKO XVIII. MENDI MARATOI ERDIKO TXAPELDUN GISARA ESTREINATU DIRA - Lasterketak.eus

IÑAKI OLANO ETA MADDALEN JIMENEZ BERAKO XVIII. MENDI MARATOI ERDIKO TXAPELDUN GISARA ESTREINATU DIRA

Iñaki Olanok, ordubete, 44 minutu eta 53 segundoko denborarekin, eta Maddalen Jimenezek, 2 ordu, 12 minutu eta 17 segundoko erregistroarekin, Beran (Nafarroa) jokatu den hemezortzigarren Mendi Maratoi Erdia irabazi dute gaur. Altzoko korrikalaria lehen aldiz gailendu da Damien San Martin eta Xabier Macías, bigarren eta hirugarrenaren aurretik, 21 kilometroko eta 2.700 metro baino gehiagoko desnibeleko ibilbidean.

Berako proba egiten zuen lehen aldia zen Olanorentzat; Maddalen Jimenez, berriz, lasterketa irabazi duen Berako lehen emakumea bilakatu da. Olanok, San Martinek eta Maciasek ia elkarrekin egin dute Larungo gaina, baina jaitsieran korrikalari gipuzkoarrak ihes egin du.

Irabazleak palmaresean Oier Ariznabarreta ordezkatu du, azken zortzi edizioetako irabazlea, oraingoan parte hartzerik izan ez duena.

Emakumezkoen kategorian, Jimenez (bigarrena izan zen 2023an) buruan joan da ia ibilbide guztian, eta Leitzako Itxaro Zabaleta eta Hendaiako Maud Combarieu (lehen beteranoa ere izan da) baino abantaila gehiagorekin ailegatu da helmugara.

Guztira 497 korrikalarik hartu dute parte proban, horietatik 464 helmugara iritsi direlarik. Lasterketa ikusi duen jende ugariak bero handiko goiz batean egindako probaz gozatu ahal izan du.

Irabazleak ezin izan du lortu Ariznabarretak 2014az geroztik duen errekorra: 1 ordu, 37 minutu eta 30 segundo. Ibardineko tarteko helmuga, 150 euroko saria zuena, Damien San Martinentzat izan da.

Gazte Trailean, Markel Barriok irabazi du Oihan Pikabearen eta Xabier Azconaren aurretik, 17 eta 18 urteko kategorian, irteera eta helmuga Beran zeukan 9,5 kilometroko ibilbidean.

Ibilbide bereko 14 eta 16 urte bitarteko kategorian, gizonezkoetan Iker Sánchezek eta emakumezkoetan Lide Lizeagak irabazi dute.

Taldeka Hiru Herri taldea gailendu da, Idiazabalen aurretik.

ARGAZKIAK:

Ane Molinero

EMAITZAK:

https://pb-organisation.com/resultats/berako-mendi-maratoi-erdia-2024/

XVIII. BERAKO MENDI MARATOIA ERDIA/XVIII MEDIA MARATÓN DE MONTAÑA

Masculino/Gizonezkoak                      Emakumezkoak/Femenino

  1. Iñaki Olano 1:44:53                     1. Maddalen Jiménez 2:12:17
  2. Damien San Martin 1:46:33      2. Itxaro Zabaleta 2:14:09
  3. Xabier Macías 1:47:20                3. Maud Combarieu  2:16:09
  4. Hodei Lunjanbio 1:49:46          4. Irene Artarcoz   2:17:59
  5. Josu Urrestarazu 1:51:52           5. Latane Arrospide 2:22:06

Veterano Masc./Gizonezkoak    Veterano femenino/Emakumezkoak

  1. Alberto Barberena 1:58:35     1. Maud Combarieu 2:16:09
  2. Isergio Serrano 2:03:39         2. Nerea Amilibia 2:25:02
  3. Luis Lasa 2:07:12                     3. Nuria Mendivi  2:27:45

EQUIPOS/TALDEAK

  1. Hiru Herri
  2. Idiazabal
Leave a Comment

Artxibo
Event Search