Gernika-Lumoko III. Mendi jaia. Mendi lasterketa (Urdaibai-Kopa)
Lasterketako datuak
Ibilbidea, Gernika eta inguruetako bidezidor eta mendietatik izango da. Orotara 25km izango ditu, gutxi gora-behera 1300 m desnibel positiboa eta beste 1300 metroko desnibel negatiboa. Ibilbideko punturik nabarmenetako batzuk: Lumo, Errigoiti, Maiaga, Baldatika eta Aixerrota dira.
Aurretiko inskripzioetan 300 parte hartzaile onartuko dira, hala ere, egunean bertan inskribatzeko aukera egongo da.